Azalpenak

Azalpenak

Primeran! A2 bildumak helduen euskalduntzerako A2 mailan taldean eta aurrez aurreko saioetan erabiltzeko langai didaktikoak biltzen ditu. Besteak beste, ikaslearen liburua eta lan-koadernoa.

Hona hemen Primeran! A2 Lan-koadernoaren eredu digitala:

  • Primeran! A2 digitala 12 ikastunitatetan banatua dago.

  • Ikastunitate bakoitzean 20 ariketa daude. Gehienak Primeran! A2 Lan-koadernoan aurkeztutako ariketa egokituak dira, baina badira berriak ere.

  • Ariketak aurrez aurre eta taldean landutakoa osatzeko eta birpasatzeko dira.

  • Ariketa hauek bakarka egiteko dira eta guztiek dute autozuzenketa.

  • Entzumena, irakurmena, hiztegia, eduki gramatikalak... lantzeko ariketak aurkituko dituzu eredu digital honetan.

Ariketek ez dute hurrenkera jakinik. Ez dira derrigorrez ordenan egin behar. Ikastunitatearen hasieran duzu ariketen nondik norakoaren bilduma, aukera egin dezazun.

Honakoak dira eredu digitalean erabili diren ikonoak:

1- Instrukzioetan erabilitakoak

2- Ariketetan bertan erabilitakoak

Langai didaktiko horiek HEOCak zedarritutako A2 Oinarrizko Erabiltzailearen mailak euskara-ikasleari aurreikusten dion gaitasun komunikatiboa bereganatzeko sortuak dira.

© HABE (2016)

- Egitasmoaren zuzendaritza: HABEren Hizkuntzaren Didaktika-zerbitzua (Eskarne Lopetegi Zalakain, Esther Isasa Gaskue, Mikel Dorronsoro Iraeta)

- Egileak: AEK (Aitor Ogiza Totorikaguena, Maider Barandiaran Alberdi, Aintzane Goenaga Aleman) eta Elhuyar Aholkularitza (Ana Labaka Usabiaga, Marina Paglialunga Johanssen)

- Tratamendu informatikoa: ELEKA (Justyna Pietrzak, Amaia Jauregi Carrera, Edurne Martinez Iraola, Elena Garcia Berasategi)

- Koordinazioa: Elhuyar

- Alderdi grafikoa eta ikus-entzunezkoa: Ikus lege-oharra

Last modified: asteazkena, 10 abuztua 2016, 12:10