Homeko zerrenda

Argitaratua: astelehena, 2014(e)ko irailaren 8(e)an, 12:00(e)tan
  • irakasbil-kudeaketa:
    • irakasbil-kudeaketa
Irakasbil

"Bideoteka" orain Irakasbilen

  • Didakteka
  • Sortua: 2022(e)ko maiatzak 19
  • Bisitak: 103
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Irakasbileko menu nagusian erlaitz berri bat dago: “bideoteka”. Hala, nahiz eta hasieratik webgunean bideoak egon, beste urrats bat eman nahi izan da eta modu argiagoan erakutsi.

  • Atalak:
  • Egilea:
    • @Irakasbil
  • Dokumentu-mota:
    • Albistea
Ingura

"Ingura" proiektua: ikasmaterialak sortu eta argitaratzeko kontratua

  • Didakteka
  • Sortua: 2022(e)ko maiatzak 12
  • Bisitak: 139
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

"Ingura" deritzon euskara ikasteko ingurunerako ikasmaterial digitalak sortzeko eta argitaratzeko kontratua abian jarri da Eusko Jaurlaritzan; HABE da erakunde sustatzailea. Bi kidez osatutako lantalde batek burutuko du zehaztutako zeregina.

2022ko ekainaren 1eko 23:59an bukatuko da eskaerak aurkezteko epea; egun bereko 18:00ak baino lehen HABErekin harremanetan jartzeko aukera dago.

Informazio guztia Eusko Jaurlaritzaren "Kontratazio Publikoa Euskadi" plataforman.

  • Atala:
  • Egilea:
    • HABE
  • Dokumentu-mota:
    • Albistea
  • Jakintza -arloak:
    • Teknologia
    • Didaktika
  • Irakasten-arloak:
    • Ingura
Hasier Agirre Aranburu

"Duela" eta "orain dela", esapide fosilduak ote?

  • Didakteka
  • Sortua: 2022(e)ko maiatzak 18
  • Bisitak: 134
  • Iruzkinak: 4
  • Gogokoak: 1

"Duela" eta "orain dela" gisako denborazko esapideak uste genuena baino askeagoak direla argitzea da sarrera honen helburua.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Agirre Aranburu, Hasier
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Jakintza-arloa:
    • Hizkuntza
Euskararen Gramatika

"Euskararen Gramatika" liburukiak

  • Didakteka
  • Sortua: 2022(e)ko maiatzak 17
  • Bisitak: 231
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

XXI. mendeko "Euskararen Gramatika"-ren bi liburukiak argitara eman zituen iaz Euskaltzaindiak. Duela gutxi eman du gaiaz hitzaldi bat Miren Azkaratek. Teoria hutsa baino gehiago, gramatika deskriptiboa da irakurleak liburukiotan aurkituko duena, eta erabat irekirik dago ekarpenak eta hobekuntzak egitera. Oraindik ez daude sarean, baina jartzeko asmoa dago.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Euskaltzaindia
  • Dokumentu-mota:
    • Erreseina
  • Jakintza-arloa:
    • Hizkuntza
HABE

Helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaile bat gaitzeko beka-deialdia egin du HABEk

  • Didakteka
  • Sortua: 2022(e)ko maiatzak 4
  • Bisitak: 328
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Helduen euskalduntzearen didaktika aplikatuaren metodologiagintzaren eremuan aditu gisako prestakuntza eskaintzea da helburua.

HABEren egoitza nagusian izango da bekaldia, Donostian, 24 hilabetez.

Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da ebazpenaren argitaratze-egunaren biharamunetik hasita.

  • Atala:
  • Egilea:
    • HABE
  • Dokumentu-mota:
    • Albistea
    • Sarrera
HABE

2022ko udako prestakuntza-ikastaroak

2022ko udako prestakuntza-ikastaroen zerrenda, azalpenak eta izena emateko estekak.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Albistea
  • Jardueraren egoera:
    • Izen-ematea zabalik
  • Ikastaroaren antolatzailea:
    • HABE
Marga Ibáñez

Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (eta II). Zer zuzendu eta zerk moteltzen duen zuzenketen eraginkortasuna

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2022(e)ko apirilak 28
  • Bisitak: 487
  • Iruzkinak: 2
  • Gogokoak: 1

Zer zuzendu behar den galderari emango zaio erantzuna oraingo honetan, aurrekoan, e-Hizpide aldizkariaren 98. zenbakian argitara emandako "Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (I)" artikuluan zergatik, noiz eta nola galderei erantzun ondoren. Izan ere, lau galdera horiek bideratu zuten ikerketa-lana. Hala, zer den benetako errorea eta zer ez aztertuko da oraingoan. Halaber, lapsusaren izaera eta hizkuntza mintzatuaren ezaugarriak landuko dira. Horren ondoren, zuzenketen eraginkortasuna moteltzen duten eragileak azalduko dira.

Egileak egindako Master Bukaerako Lan bat dute oinarri bi artikuluok. Beraz, jatorrizkora jo dezake gaia sakonago ezagutu nahi duenak.

https://doi.org/10.54512/MLWJ7072

  • Atala:
  • Egilea:
    • Ibáñez Ramos, Marga
  • Dokumentu-mota:
    • e-Hizpide artikulua
  • Jakintza -arloak:
    • Ebaluazioa
    • Didaktika
  • e-Hizpide zenbakia:
    • 99
  • Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
    • Ikerketak
Nicky Hockly's 50 Essentials for Using Learning Technologies

"Nicky Hockly's 50 Essentials for Using Learning Technologies" liburua

  • Didakteka
  • Sortua: 2022(e)ko apirilak 20
  • Bisitak: 228
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

"Nicky Hockly’s 50 Essentials for Using Learning Technologies" liburua plazaratu berri du Cambridge University Press-ek; “Cambridge Handbooks for Language Teachers” bildumaren barruan dago. Ingelesa eta beste hizkuntza batzuk irakasteko ideia praktikoak, teknikak eta jarduerak eskaintzea da bilduma honetako eskuliburuen xedea.

Eskarmentu handia du Nicky Hockly-k hizkuntzen irakaskuntzan, oro har, eta teknologien erabileran bereziki.

Poltsiko-liburua da, laburra: 6 ataletan bildutako bi orrialdeko 50 testu dira guztira. Horrez gain, glosategia, hitzen araberako aurkibidea eta erreferentzia bibliografikoak ditu.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Hockly, Nicky
  • Dokumentu-mota:
    • Liburua
    • Sarrera
    • Erreseina
  • Jakintza-arloa:
    • Teknologia
Pedagogical Translanguaging

"Pedagogical Translanguaging" liburua

  • Didakteka
  • Sortua: 2022(e)ko apirilak 6
  • Bisitak: 301
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

"Pedagogical Translanguaging" liburua plazaratu zuen 2021eko abenduan Cambridge University Press argitaldariak. Eleaniztunek beren hizkuntzak komunikazio-sistema integratu gisa erabiltzeko prozesuari deritzo "translanguaging". "Translanguaging pedagogikoa"k dituen onurez eta arriskuez mintzo zaizkigu liburuan; besteak beste, gurea bezalako hizkuntza gutxitu bat ikasteko orduan eleaniztasun horrek izan ditzakeen eragin positiboak aipatzen dira. Argitalpena ingelesez badago ere, EHUko bi irakasle dira egileak: Jasone Cenoz eta Durk Gorter. Azken urteotan euskal esparruan translanguagingaren inguruan egindako ikerketak aipatzen dituzte, besteak beste.

  • Atala:
  • Egileak:
    • Cenoz, Jasone
    • Gorter, Durk
  • Dokumentu-mota:
    • Liburua
    • Erreseina
  • Jakintza-arloa:
    • Hizkuntza
Monografiak 6

Helduen euskalduntzearen azterketa. 2009-2010 / 2018-2019_Monografiak 6

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2022(e)ko apirilak 4
  • Bisitak: 275
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

HABEk eskatutakoari erantzuteko, LKS Next-ek 2021eko apirilean aurkeztu zuen “Euskaltegien bilakaera eta etorkizuna 2009-10 / 2018-19” txostenean datza “Helduen euskalduntzearen azterketa. 2009-10 / 2018-19” 6. monografiko honen oinarria. Hala, Hizpide aldizkariaren 68. eta 83. zenbaki monografikoetan landutako ildoei jarraikiz (Elortza eta Perales, 2008; Elortza eta Mungia, 2014), azken urteotako helduen euskalduntzearen argazki bat aurkeztu nahi da.

https://doi.org/10.54512/ULQJ7251

  • Atala:
  • Egilea:
    • LKS Next
  • Dokumentu-mota:
    • Zutabe/Hizpide/e-Hizpide monografikoa
  • Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
    • Gai monografikoa
Council of Europe

Europako Kontseiluaren ekimenak Europako Erreferentzia Marko Bateratua dela-eta

  • Didakteka
  • Sortua: 2022(e)ko otsailak 2
  • Bisitak: 319
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 1

Zenbait ekimen antolatu ditu eta antolatuko ditu Europako Kontseiluak Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta horren Liburu Osagarriaren inguruan, web-mintegiak eta Nazioarteko konferentziak besteak beste.

Xabier Azpillaga

Euskarazko testuen komunikagaitasun-maila automatikoki sailkatzeko lehendabiziko urratsak

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2022(e)ko martxoak 29
  • Bisitak: 322
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Artikulu honetan, HABEren eta IXA ikerketa-taldearen arteko egitasmo baten lehen urratsak azaltzen dira. Proiektuaren helburua komunikagaitasun-mailen araberako testu-sailkatzaile automatiko bat sortzea da, ikasleen ulermen-mailarako egokiak diren idatzizko testuak objektiboki hautatzeko aukera emango duena. Horretarako, HEOCeko mailaz mailako adierazpide linguistikoak literaturan erabili izan diren bigarren hizkuntzen jabekuntzako (SLA, Second Language Acquisition) parametroen gisakotzat hartu dira, eta horiekin informatika-aplikazioetarako linguagrama bat sortu.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Azpillaga Olaizola, Xabier
  • Dokumentu-mota:
    • e-Hizpide artikulua
  • Jakintza -arloak:
    • Teknologia
    • Hizkuntza
  • e-Hizpide zenbakia:
    • 99
  • Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
    • Ikerketak
Irakasbil

Irakasbilen parte-hartze aktiboagoa izateko

  • Didakteka
  • Sortua: 2022(e)ko martxoak 28
  • Bisitak: 345
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Zer egin behar duzu Irakasbil webgunean erabiltzaile gisa aritzeko eta parte- hartze aktiboagoa izateko? Grafiko eta irudi bidez azaltzen saiatuko gara sarrera honetan.

  • Atala:
  • Egilea:
    • @Irakasbil
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024

"Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024"

  • Didakteka
  • Sortua: 2022(e)ko martxoak 22
  • Bisitak: 197
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

“Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024" dokumentua aurkeztu zuten otsailaren 21ean Hizkuntza Politikarako Sailburuorde den Miren Dobaranek eta Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde atal-Bereziko buru Maite Goñik. Hizkuntza-plangintzan edota normalizazioan lanean ari direnak izan ziren aurkepenaren hartzaile nagusiak; hala ere, geure esparruko baliagarriak izan daitezkeen hainbat kontu aipatu ziren, dokumentuan bertan bezalaxe.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
  • Dokumentu-mota:
    • Bideoa / Entzungaia
    • Sarrera
  • Jakintza -arloak:
    • Teknologia
    • Hizkuntza
Revista Complutense de Educación

2 artikulu interesgarri “Revista Complutense de Educación” aldizkariaren 2022ko 1. zenbakian

  • Didakteka
  • Sortua: 2022(e)ko martxoak 9
  • Bisitak: 266
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Revista Complutense de Educación aldizkariaren azken zenbakian, 2022ko urtarrilekoan hain zuzen, arrazoi desberdinengatik geure esparrurako interesgarriak izan daitezkeen bi artikulu plazaratu dituzte. Izan ere, mintzamenaz eta idazmenaz bestelako alorretan egindako ikerketak izan dira horien oinarri.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Murua Anzola, Iñaki
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
    • Erreseina
  • Jakintza-arloa:
    • Didaktika
María del Carmen Méndez Santos

María Méndezek ELE-irakasleei zuzenduriko liburu bat argitaratu du, edozein hizkuntza-irakasleren jakingarri

  • Didakteka
  • Sortua: 2022(e)ko martxoak 2
  • Bisitak: 521
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 1

María del Carmen Méndez Santos ELE-irakasleak (ELE: "gaztelania atzerriko hizkuntza gisa"-ren akronimoa, gaztelaniaz) alor horretan diharduten edo jardun nahi dutenei zuzenduriko liburu bat ondu du, askotariko 101 galderari bina orrialdean erantzunez: "101 preguntas para ser profe de ELE: Introducción a la lingüística aplicada para la enseñanza del español".

  • Atala:
  • Egilea:
    • Méndez Santos, María del Carmen
  • Dokumentu-mota:
    • Liburua
    • Albistea
    • Sarrera
    • Erreseina
  • Jakintza-arloa:
    • Didaktika
Manuela Mena

Breakout hezitzaileen magia, bigarren hizkuntzen ikasgelan

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2022(e)ko otsailak 23
  • Bisitak: 612
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 1

Ikasgeletan metodologia aktiboak ezartzeko prozesua errealitate geldiezina da. Metodologia horien barruan, ikasgela gamifikatuen testuinguruan, gero eta gehiago erabiltzen dira ihes-jokoak eta halako tresna ahaltsuak, ikasleen motibazioa eta partaidetza handitzeko eta, hartara, 4K-ak garatzeko, hots: kolaborazioa, kreatibitatea, komunikazioa eta gaitasun kritikoa. "Breakout EDU"ak zer diren eta H2ko ikasgelara zergatik eta nola eraman behar diren labur azaltzeaz gain, artikulu honetan proposamen praktiko batzuk ere jaso dira, baita tresna-sorta bat ere erronkak, probak, asmakizunak eta giltzarrapoak ─birtualak zein analogikoak─ diseinatzen eta sortzen laguntzeko.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Mena Octavio, Manuela
  • Dokumentu-mota:
    • e-Hizpide artikulua
  • Jakintza-arloa:
    • Didaktika
  • e-Hizpide zenbakia:
    • 99
L de lengua

LdeLengua 143: ikasgelaren kudeaketa

  • Didakteka
  • Sortua: 2022(e)ko otsailak 15
  • Bisitak: 244
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Ikasgelaren kudeaketa landu du Francisco Herrerak L de Lengua podcastaren 143. emanaldian Begoña Montmany eta Juan de Dios Lopez Raelekin izandako elkarrizketan. Dimentsio aniztuna izaki, zenbait arlo landu dituzte, besteak beste, espazioa, eskolako dinamikak, informazio-iturrien ugalketa, taldearen sinergia eta giroa, H1aren erabilera, argibideak ematea eta zuzenketa eta atzeraelikadura. Erreferentzia batzuk ere eman dituzte sakondu nahi duenarentzat; horien arten Itzulpen Saila bildumako 56. zenbakia.

  • Atala:
  • Egileak:
    • Herrera Jiménez, Francisco
    • L de Lengua
  • Dokumentu-mota:
    • Bideoa / Entzungaia
    • Sarrera
  • Jakintza-arloa:
    • Didaktika
José Ramón Rodríguez

Arbela, lanabes garrantzitsua hizkuntzak irakasteko eta ikasteko

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2022(e)ko urtarrilak 26
  • Bisitak: 513
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Arbela ez da inoiz falta izan gure ikasgeletan, baina, kontraesana badirudi ere, arreta gutxi jasotzen du hizkuntzen irakasle izan nahi dutenen prestakuntza-programetan eta garapen profesionalean.

Arbelak hizkuntzak irakasteko eta ikasteko prozesuan ematen digun laguntza pedagogikoari buruzko gogoeta egingo da artikulu honetan. Gai praktikoei erreparatuko zaie, hala nola idazketari, marrazketari eta kodeei (besteak beste, koloreak, eskemak edo adimen-mapak) baita alderdi teorikoagoei ere, hala nola arbelari eman diezazkiokeen erabilerei, gure garunak irudietatik abiatuta egiten duen prozesamenduari eta gramatika-arauak interpretatzeko irudi mentalak eraikitzeko gaitasun psikologikoari.

Azkenik, hiru kontzeptu giltzarri nabarmenduko dira arbelen erabilera hobetzeko: planifikatzea, behatzea eta besteei erakustea.

https://doi.org/10.54512/ETNY2795

  • Atala:
  • Egilea:
    • Rodríguez Martín, José Ramón
  • Dokumentu-mota:
    • e-Hizpide artikulua
  • Jakintza-arloa:
    • Didaktika
  • e-Hizpide zenbakia:
    • 99
Hizkuntza inkusiborako jarraibideak

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila: euskararen erabilera inklusiboa

  • Didakteka
  • Sortua: 2022(e)ko urtarrilak 14
  • Bisitak: 279
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Euskararen erabilera inklusiboa bultzatzeko bi argitalpen plazaratu ditu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Alde batetik, "Hizkuntza inklusiboaren jarraibideak" argitalpen laburra. Beste alde batetik, 2022. urterako egutegia, euskara modu inlusiboan erabiltzeko orientabideak jasotzen dituena.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Jakintza-arloa:
    • Berdintasuna
DOI

DOI identifikadorea e-Hizpide aldizkarian

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2021(e)ko abenduak 17
  • Bisitak: 285
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ez da berria e-Hizpide aldizkarian argitaratzen diren artikuluen erreferentzietan DOI identifikadoreak ikustea. Orain, aldiz, e-Hizpideko artikuluek eurek ere badute DOIa. Baina, zer da hori eta zertarako balio du?

  • Atala:
  • Egilea:
    • Hizpide / e-Hizpide
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
e-hizpide

e-HIZPIDE. Artikulugileentzako irizpideak

  • Argitalpenak
  • Sortua: 2021(e)ko azaroak 18
  • Bisitak: 3886
  • Iruzkinak: 2
  • Gogokoak: 1

e-HIZPIDE. Artikulugileentzako irizpideak

The Routledge Handbook of Plurilingual Language Education

Hizkuntzaren irakaskuntza eleaniztunari buruzko nazioarteko argitalpen berri bat

  • Didakteka
  • Sortua: 2021(e)ko abenduak 13
  • Bisitak: 437
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

ALTEren bitartez jakin dugu liburu mamitsua honen berri: The Routledge Handbook of Plurilingual Language Education eskuliburua. Editoreek beraiek nabarmentzen dute eleaniztasunari buruzko lehen argitalpen osoa dela, eta eleaniztasunak hizkuntzaren irakaskuntzan eta gizartean duen izaerari, irismenari eta potentzialari buruzko dimentsio anitzeko hausnarketa eskaintzen du.

  • Atala:
  • Egileak:
    • Piccardo, Enrica
    • Germain-Rutherford, Aline
    • Lawrence, Geoff
  • Dokumentu-mota:
    • Liburua
    • Albistea
    • Erreseina
  • Jakintza -arloak:
    • Curriculuma
    • Ebaluazioa
    • Didaktika
10 minututan

"10 minututan" podcasta

  • Didakteka
  • Sortua: 2021(e)ko abenduak 10
  • Bisitak: 396
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 1

2018an jarri zen martxan "10 minututan" podcasta. Dagoeneko 5. denboraldia amaitzen ari da, eta tartean, hainbat aldaketa egin dira. Pedagogia eta teknologia uztartzen ditu saioak, teknopedagogia alegia. Izenak iradokitzen duen bezala, saio labur eta biziak dira, 15 minutu ingurukoak. https://10minututan.buzzsprout.com/275242 estekari jarraikiz kapitulu guztiak entzuteko aukera.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Goñi Eizmendi, Maite
  • Dokumentu-mota:
    • Bideoa / Entzungaia
    • Sarrera
Irakasleen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza berritzeko giltza

Irakasleen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza berritzeko giltza

  • Didakteka
  • Sortua: 2021(e)ko abenduak 1
  • Bisitak: 862
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Irakasleen prestakuntza gogoetatsuaz hausnartzeko, liburua argitaratu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko hiru ikertzailek: https://www.mondragon.edu/eu/-/irakasleen-prestakuntza-gogoetatsua-liburua.

  • Atala:
  • Egileak:
    • Mondragon Unibertsitatea
    • Perez Lizarralde, Karmele
    • Azpeitia Eizagirre, Agurtzane
    • Ozaeta Elorza, Arantza
  • Dokumentu-mota:
    • Liburua
    • Albistea
  • Jakintza-arloa:
    • Didaktika
Ainara Maya Urroz

Kolore, kolore...

  • Didakteka
  • Sortua: 2021(e)ko azaroak 29
  • Bisitak: 571
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Blanca Urgellek Berria egunkarian idatzitako iritzi-artikulu baten harira, euskarazko kolore-izenak ditugu hizpide. Mundua ikusteko era da koloreak hitzez adieraztea, eta hizkuntza bakoitzak bere modua du. Zein dira oinarrizkoak? Zer berezitasun dute?

  • Atala:
  • Egilea:
    • Maya Urroz, Ainara
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
  • Jakintza-arloa:
    • Hizkuntza
  • Hizkuntza-arloa:
    • Hizkuntzalaritza
Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu: hizkuntzen garapena eta erabilera aztergai

"Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu: hizkuntzen garapena eta erabilera aztergai" liburua

  • Didakteka
  • Sortua: 2021(e)ko azaroak 12
  • Bisitak: 545
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

"Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu: hizkuntzen garapena eta erabilera aztergai" liburua eman du berriki argitara Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak. Leire Diaz de Gereñu, Ibon Manterola eta Inés M. García Azkoaga irakasleek bideratu dute lan hau.

  • Atala:
  • Egileak:
    • Manterola Garate, Ibon
    • Diaz de Gereñu Lasaga, Leire
    • García Azkoaga, Inés M.
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera
    • Erreseina
  • Jakintza-arloa:
    • Curriculuma
Entender y utilizar el MCER

"Entender y utilizar el Marco europeo de referencia desde el punto de vista del profesor de lenguas" liburua

  • Didakteka
  • Sortua: 2021(e)ko maiatzak 18
  • Bisitak: 654
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

2020an eman da ingelesez (eta frantsesez) argitara Europako Erreferentzia Marko Bateratua osatzera etorri den lana, 2018an behin-behineko bertsio bat zabaldu ondoren. Aurten plazaratuko da euskarazko bertsioa (baita gaztelaniazkoa ere). Edonola ere, liburu osagarri berriak ez du ordezkatzen 2001eko Markoa. Horregatik, 2007an argitaratutako liburu baten erreseina dago sarrera honetan; Susana Llorián da idazlea. Bestalde, aipagarria ere bada aditu berak HABEk antolatutako ikastaro bat eman zuela Bilbon gaiaz.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Llorián González, Susana
  • Dokumentu-mota:
    • Liburua
    • Erreseina
Erreferentea

Ebaluatzeko garaian, erreferenteak: normotipoak

  • Didakteka
  • Sortua: 2021(e)ko urriak 4
  • Bisitak: 391
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 2

Ebaluatu ahal izateko erreferentzia bat behar dugu, neurketan jasotako datuak konparatzeko erabiliko den erreferentea: normotipoa. Hau da, ikasleek bereganatua dutena ebaluatzeko eta irizpena osatzeko konparabidean erabiliko den elementua,

  • Atala:
  • Egilea:
    • Txabarri, Luis Mari
  • Jakintza -arloak:
    • Curriculuma
    • Ebaluazioa
HABE liburutegia

Zer egin dokumentuak eskuratzeko? Informazio-iturriak eta dokumentu-hornitzaileak

  • Didakteka
  • Sortua: 2020(e)ko apirilak 28
  • Bisitak: 1077
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 1

Artikuluen pisua gero eta handiagoa da informazio-iturri gisa. Hau honela, Inguma eta Dialnet bezalako datu-base espezialduak dira oinarrizko tresna artikulu-zientifiko bila dabilenarentzat. Ildo berari jarraikiz, artikuluen eskaria nagusitzen ari da liburutegiei eskatzen zaien zerbitzuen artean. Eta, kontuan izan, HABE Liburutegiak, publikoa eta espezializatua izanik, euskararen didaktika eta, oro har, bigarren hizkuntzen didaktikaren alorreko dokumentazioaren bila dabilenari zerbitzu telematikoak ere eskaintzen dizkiola, nor bere etxe edo bulegotik, dokumentuak eskatu eta jasotzeko zerbitzua, alegia

  • Atala:
  • Egileak:
    • Irizar, Imanol
    • Oliveri, Oihane
  • Dokumentu-mota:
    • Sarrera