Home

Argitaratua: astelehena, 8 iraila 2014, 12:00
  • irakasbil-kudeaketa:
    • irakasbil-kudeaketa
GIELE

HABE-GIELE: Ponentziak jasotzeko iragarkia

  • Didakteka
  • Sortua: 9 apirila 2019
  • Bisitak: 95
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

GIELE elkarteak HABErekin batera, Donostiako Miramar Jauregian, 2019ko azaroaren 15ean eta 16an antolatuko duen jardunaldirako ponentziak prestatu eta aurkezteko gonbitea.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Albistea
  • Jakintza arloa:
    • Didaktika
  • Ikastaro-mota:
    • Aurrez aurreko ikastaroa
H07-19

H07-19 Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza (2019 / Donostia)

  • Ikastaroak
  • Sortua: 1 apirila 2019
  • Bisitak: 153
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Bizimodua eraldatu egin digute teknologiek: aldaketa handia eta etengabekoa da. Horren aurrean, bizitza osoan ikasteko jarrera eta konpromisoa, etengabeko ikaskuntza alegia, izan daiteke erantzuteko bide egokia. Halaber, izugarri zabaldu dute teknologiek antzeko interesak dituzten pertsonak aurkitzeko modua. Hau honela, besteekin eta besteengandik ikastea betidanik eman den gertaera bada ere, biderkatu egin dira bide horiek teknologien eta Interneten eraginez. Komunitatea oro har ondo baloratutako terminoa den arren, badago ikuspegi hori kolokan jartzen duenik; beste alde batetik, teknologiek ere badituzte arriskuak eta mugak. Hala eta guztiz ere, ezin da alde batera utzi egun komunitateeek --eta zehatzago esanda, ikas-ziberkomunitateek-- garapen profesionalerako, prestakuntzarako eta geure burua bizitza osoan janzteko eskaintzen duten aukera.

Ikas-ziberkomunitateez eta elkarrekin/elkarrengandik ikasteko esparruaz hausnartzeko zein erabakiak hartzeko tartea izango dugu tailer honetan.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Murua, Iñaki
    • Arroyo Sagasta, Amaia
    • Fernández Olaskoaga, Lorea
  • Dokumentu-mota:
    • HABE & EHU Summer Courses
  • Jakintza arloa:
    • Teknologia
  • Ikastaro-mota:
    • Aurrez aurreko ikastaroa
Iñaki Villoslada

Bitartekotza linguistikoa, konpetentzia berria

  • Argitalpenak
  • Sortua: 5 martxoa 2019
  • Bisitak: 186
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Bitartekotza linguistikoa (BL) boladan dago. BLa bitartekari batek burutzen duen hizkuntza-jarduera da, kode linguistiko –hizkuntza, aldaera edo erregistro– desberdinak darabiltzatenek elkar uler dezaten. Komunikazio-modu hori Europako Erreferentzia Marko Bateratuan (EEMB) jarduera integratzailetzat jo da, ekoizpena, harrera eta interakzioa (elkarrekintza) bateratzen dituelako. Artikulu honetan, bitartekotza profesionaletik bereizi ondoren, BL arrunt terminoaren erabilerara hurbildu da egilea, bigarren hizkuntzen, bereziki euskararen, irakaskuntzaren ikuspegitik.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Villoslada, Iñaki
  • Dokumentu-mota:
    • e-Hizpide artikulua
  • e-Hizpide zenbakia:
    • 94
EHU uda ikastaroak

UPV/EHUko uda ikastaroen 38. edizioa

  • Didakteka
  • Sortua: 1 apirila 2019
  • Bisitak: 78
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Martxoaren 28an aurkeztu zen UPV/EHUko uda ikastaroen 38. edizioa. Matrikula irekita dago eta murriztua izango da maiatzaren 31ra arte. Aurten HABEren lankidetzarekin tailer bat antolatuko da Donostiako Miramar Jauregian uztailaren 4an eta 5ean: Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza.

  • Atalak:
  • Egilea:
    • EHU - UPV
  • Dokumentu-mota:
    • Albistea
  • Ikastaro-mota:
    • Aurrez aurreko ikastaroa
    • Online ikastaroa
Iñaki Villoslada

Muskulu esternokleidomastoideoa

  • Didakteka
  • Sortua: 1 apirila 2019
  • Bisitak: 123
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Esternoi* hitza espresuki baztertu zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan eta esklusioari eutsi dio Euskaltzaindiaren Hiztegian. Hala ere, hitz eratorrietan eta hitz-elkarketan "esterno" edo "esternoi" osagaia azaltzea posible da, batez ere kontuan hartzen badugu Anatomiako terminologia guztiz estandarizatua dagoela nazioarte mailan.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Villoslada, Iñaki
  • Dokumentu-mota:
    • Post
  • Jakintza arloa:
    • Lenguage
Liburubila

Liburubila, bilatzaile bat baino gehiago

  • Didakteka
  • Sortua: 27 martxoa 2019
  • Bisitak: 87
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Metabiltzaile deitzen zaio Liburubilari. Izan ere, hiru datu-base ezberdinetan (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko katalogoan, eLiburutegian eta Liburukliken) bilaketak egiteaz gain, zerbitzu eta aukera gehiago baditu. Eusko Jaurlaritzaren proiektu honen bidez, ‘leihatila bakarra’ kontzeptua, kasu honetan digitala, liburutegien eta mediateken mundura eraman nahi izan da.

EHAA

2019ko aztertzaileak izendatzeko Ebazpena

  • Didakteka
  • Sortua: 22 martxoa 2019
  • Bisitak: 125
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Eman da argitara EHAAn HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 8ko Ebazpena, HEOCen zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2019. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Albistea
  • Jakintza arloa:
    • Ebaluazioa
Cassany_Laboratorio lector

Cassanyren "Laboratorio lector" liburua

  • Didakteka
  • Sortua: 28 otsaila 2019
  • Bisitak: 123
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

(Idazmenaren) sukaldetik (irakurmenaren) laborategira egin du jauzi oraingo honetan Daniel Cassanyk. Izan ere, iaz katalanez argitaratuko liburua plazaratu berri du Anagrama argitaletxeak gaztelaniaz “Laboratorio lector. Para entender la lectura” izenburuaz.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Cassany, Daniel
  • Dokumentu-mota:
    • Liburua
    • Post
  • Trebetasunak:
    • Irakurmena
TPACK

TPACK eredua

  • Didakteka
  • Sortua: 11 abuztua 2016
  • Bisitak: 459
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 0

Irakasleen gaitasun digitalez edota IKTak eta irakasleen prestakuntzaz ari garenean, TPACK deritzona da erreferentzia-ereduetako bat zalantzarik gabe. 2006an azaldu zen lehenengoz; landua eta garatua izan da harrezkeroztik. Hala, 2009ko artikulu berrikusia plazaratu zuten Koehler, Mishra eta Cain-ek 2013an; 2015ean gaztelaniaz eman da argitara artikulu hori berori.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Murua, Iñaki
  • Dokumentu-mota:
    • Albistea
  • Jakintza arloa:
    • Teknologia
Euskaltzaindiaren mendeurrena

Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldietako bideoak

  • Didakteka
  • Sortua: 20 otsaila 2019
  • Bisitak: 108
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 0

Mendeurrena ari da ospatzen Euskaltzaindia. Egitarau oparoa prestatu dute horretarako: ekitaldi instituzionalak eta artistiko-kulturalak, argitalpenak, jardunaldi akademikoak... Azken hauek streaming bidez ikusentzuteko aukera egoteaz gain, erakundeak YouTube esparruan duen kanalean jasotzen dira gerora.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Bideoa / Entzungaia
    • Post
  • Jakintza arloa:
    • Lenguage
Ipuina.eus

Ipuinen inguruan

  • Didakteka
  • Sortua: 4 otsaila 2019
  • Bisitak: 139
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ipuina.eus webgune berria jarri du abian Susa argitaletxeak. Eta badaude Sarean honelako testuak aurkitzeko baliabide gehiago, Ikasbilen besteak beste.

IS 56 azala

Ikasgela kudeatzeko teknikak

  • Argitalpenak
  • Sortua: 15 urtarrila 2019
  • Bisitak: 273
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

56. zenbakira iritsi da Itzulpen Saila bilduma; Jim Scrivener-en "Ikasgela kudeatzeko teknikak" liburua. "Classroom Management Techniques" da jatorrizko edizioaren izenburua, Cambridge University Press-ek argitaratua. Hitzurun izan da 400 orrialdetik gorako liburu mardul honen itzultzailea.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Scrivener, Jim
  • Dokumentu-mota:
    • Liburua
    • Itzulpen Saila
  • Jakintza arloa:
    • Didaktika
Prosumirtuatzailea

Irakasbilen parte hartzeko bideak

  • Didakteka
  • Sortua: 28 iraila 2017
  • Bisitak: 841
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

"Irakasbil, HABEren atal berria" artikuluan zein esparru hau aurkezteko egindako azalpenetan adierazitakoari jarraikiz, bat baino gehiago dira parte hartzeko bideak. Gogora ditzagun, bada, bide batez, desiragarria litzatekeen erabiltzaile "prosumirtuatzaile" kontzeptua eta Twitter esparrua ere hor dagoela.

Dokumentuak

Muda linguistikoak

  • Didakteka
  • Sortua: 30 abuztua 2018
  • Bisitak: 471
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hiztunen bizitzan zehar jarrera linguistikoetan ematen diren aldeketei deritze "muda linguistiko". Sarrera honetan, gai horren inguruan azken boladan argitaratu diren hiru dokumentu aipatuko ditugu. Bitan, euskara-hiztunak aztertu dira; hirugarrena, berriz, euskaraz idatzita dago.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Murua, Iñaki
  • Dokumentu-mota:
    • Post
  • Jakintza arloa:
    • Lenguage
  • Hizkuntza-arloa:
    • Soziolinguistika
Lis Ruiz de Erentxun

"La diáspora vasca: transmisión del euskera como lengua de herencia" ikerketa-lana

  • Didakteka
  • Sortua: 29 abuztua 2018
  • Bisitak: 221
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ameriketako Estatu Batuetan bizi direnen artean euskararen transmisioa aztertu zuen Lis Ruiz de Erentxunek masterreko ikasketak burutzeko. UNEDen aurkeztu zuen 2017ko udaberrian eta eskura dago lan osoa e-spacio deritzon gunean.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Ruiz de Erentxun Tapiz, Lis
  • Jakintza arloa:
    • Lenguage
Aprender a aprender en la era digital

"Aprender a aprender en la era digital" liburua

  • Didakteka
  • Sortua: 6 abuztua 2018
  • Bisitak: 475
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Esperanza Román-Mendozak idatzi duen "Aprender a aprender en la era digital. Tecnopedagogía crítica para la enseñanza del español LE/L2" liburuaren errezentsioa idatzi du Abel Camachok.

  • Atala:
  • Egilea:
    • Camacho, Abel
    • Román-Mendoza, Esperanza
  • Dokumentu-mota:
    • Liburua
    • Post
  • Jakintza arloa:
    • Teknologia
Ebaluazioa

Ebaluazioaren inguruan ...

  • Didakteka
  • Sortua: 20 ekaina 2018
  • Bisitak: 532
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Orohar, denok hitzegiten dugu ebaluazioaz, baina adiera ezberdinez kontzeptualizatzen eta intrepretatzen du bakoitzak kontzeptu hori: helburuak, erabilerak, adierazleak eta irizpideak, metodoak eta tresnak, garaiak... Halaber, bakoitzak defendatuko du kalitatedun ebaluazioa lortu nahian diharduela eta ahalbidetzen duena ebaluazio ona dela; protagonistak diren zerbitzura dagoela, alegia.

  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
    • Bideoa / Entzungaia
  • Jakintza arloak:
    • Ebaluazioa
    • Didaktika