Prestakuntza-jarduerak

"Visualiza pensamientos e ideas" deritzon NOOC-a

Argitaratua: vendredi 23 février 2018, 13:51
#PensarVisual NOOC

"Visualiza pensamientos e ideas" da Espainiako Gobernuaren menpeko INTEF institutuak (Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado) antolatu duen jende askorentzako ikastaro ireki labur baten izenburua (NOOC-a, alegia). 

Otsailaren 27tik martxoaren 11ra iraungo du, eta  180 minutukoa da ordu-karga estimatua.

Garbiñe Larralde eta Itziar Lópezek idatzi eta e-HIZPIDE aldizkariaren 90. zenbakian argitaratutako "Visual thinking-a hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan" artikulua interesatu bazaizu edota gaiari buruz zerbait  gehiago jakin nahi baduzu, aukera ona izan daiteke lineako ikastaro labur hau.