Prestakuntza-jarduerak

Interakzionismo Sozio-Diskurtsiboaren VII. Nazioarteko Kongresua

Argitaratua: ostirala, 2021(e)ko maiatzaren 28(e)an, 11:26(e)tan
ISD2021
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Jakintza -arloak:
  • Hizkuntza-arloa:
    • Psikolinguistika
  • Ikastaroaren antolatzailea:
    • EHU-UPV
  • Gakoak:
    • bronckart
    • dolz
    • interakzionismo
    • sozio
    • diskurtsibo
    • kongresu
    • unesco
  • Bisitak: 404
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Interakzionismo Sozio-Diskurtsiboaren (ISD) VII. Nazioarteko Kongresua izango da Donostian uztailaren 5etik 7ra, UPV-EHUren Uda Ikastaroen barruan. "Mintzaira-jarduera: ikerketak eta praktikak mundu eleaniztunean" du izenburu. Kongresua hizkuntza gutxituei eta hizkuntza-aniztasunari arreta berezia (baina ez esklusiboa) eskaintzen dioten lau ardatzen inguruan dago egituratuta. Modu hibridoan egingo da kongresua: Online edo aurrez aurre (aforo-mugaren arabera) parte hartzeko aukera izango da.

Izena emateko epeari dagokionez, maiatzaren 31n bukatuko da. Hala ere, entzule moduan parte hartzeko epea zabalik egongo da kongresuaren egunera arte.

Honako hauek dira kongresuaren helburuak:

  • Euskal gizartean eragin handia duten hezkuntza eleanitzari buruzko azterlanak euskal komunitateari eta nazioarteari ezagutaraztea.
  • Interakzionismo soziodiskurtsibotik hausnarketa teorikoa eta metodologikoa sustatzea eta zabaltzea, euskara bezalako hizkuntza gutxitu batean zentratutako hezkuntza eleaniztunaren azterketari eta berrikuntzari ekiteko.  
  • Europako zein Amerikako testuinguru desberdinetatik datozen hizkuntzen didaktikari buruzko azterlanak ezagutzea eta trukatzea.
  • Ikerketa sustatzea eta ikertzaile gazteak erakartzea, hizkuntza gutxitudun hezkuntza eleaniztunaren ikerketan espezializatu daitezen.
  • Kongresuaren gaiarekiko interesa daukaten eta jardunean dauden irakasleei prestakuntza osagarria emateko aukera eskaintzea.

Lau izango dira, berriz, ardatz tematikoak:

Osoko hitzaldietan honako hizlari hauek izango dira, besteak beste: Jean-Paul Bronckart eta Ecaterina Bulea-Bronckart (Genevako Unibertsitatea), Eliane Lousada (Universitè de Säo Paulo), Luzia Bueno eta Emelinda Barricelli (Universidade Säo Francisco) eta Joaquim Dolz (Genevako Unibertsitatea). Halaber, Itziar Idiazabal (UPV/EHU) eta Fred Genesee-ren (McGil University) arteko solasaldia dago aurreikusita. Hortaz gain, bestelako ekarpenak ere izango dira, hala nola ahozko komunikazioak, sinposioak eta posterrak.

Informazio zabalagoa:

Erreferentziak Irakasbilen

Beste eduki interesgarriak

Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu: hizkuntzen garapena eta erabilera aztergai

"Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu: hizkuntzen garapena eta erabilera aztergai" liburua

"Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu: hizkuntzen garapena eta erabilera aztergai" liburua eman du berriki argitara Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak. Leire Diaz de Gereñu, Ibon Manterola eta Inés M. García Azkoaga irakasleek bideratu dute lan hau.