Prestakuntza-jarduerak

1206 - Emozioen kudeaketa eskolak ematean: komunikazio eraginkorra, egoera gatazkatsuen irtenbide.

Argitaratua: Friday, 22 April 2022, 9:36 AM
Nerea Mendizabal

Irakaslea

Nerea Mendizabal - Hezitzailea Komunikazio Ez Bortitzean

Aurkezpena

Ikastaro hau norberaren emozioak identifikatuz eta gainerakoenak ulertuz, komunikazio enpatiko eta asertiboaren bidez, euskara irakastean izan daitezkeen tirabirak modu egokian kudeatu nahi dituzten euskara-irakasleei zuzenduta dago. Ikastaroak alderdi teorikoa eta praktikoa landuko ditu.

Antolatzailea

HABE

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2022ko ekainaren 20, 22, 24 eta 27an

Ordutegia

09:30- 13:30

Lekua

Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan

Aurrematrikula

2022ko apirilaren 25etik maiatzaren 18ra bitartean, honako formulario hau betez.

Iraupena

16 ordu

Matrikularen prezioa

52,10 €

Matrikularen ordainketa

Aurrematrikula egin eta onartua izanez gero, ordainketa bideratu ahal izateko jarraibideak emango dira.