Prestakuntza-jarduerak

1197 - Competencia digital docente. Enseñar a aprender en entornos online (bideo-laburpena)

Argitaratua: Monday, 18 October 2021, 9:55 AM
Lola Torres

2021eko irailaren 6, 8 eta 10ean Lola Torresek "Competencia digital docente. Enseñar a aprender en entornos online" ikastaroa eman zuen Zoom bidez, HABEk antolatuta.

Beheko bideoan, ikastaro horretan landutako edukien laburpen mamitsua eskaini digu.

Beste eduki interesgarriak

Vanessa Ruiz & Lola Torres

Hezkuntza-berrikuntza hizkuntza-ikasgelan. Bide posibleak

Artikulu honetan, hizkuntzak irakasteko eta ikasketa-prozesuei heltzeko ibilbide-mapa bat aurkeztuko da, ikasleen arteko komunikazioa zein elkarlaneko ikaskuntza aktiboa sustatzen duten hezkuntza-esperientzia berritzaileetatik abiaturik. Hori horrela, "berrikuntza" kontzeptua aztertuko da hasteko eta behin, hezkuntza-eremuan dituen inplikazioak kontuan hartuz. Ondoren, ikasgelako esperientzia berritzaileen diseinuan inplikatutako trebetasunak eta jarrerak nabarmenduko dira. Halaber, ikaskuntza esanguratsurako gako batzuk iradokiko dira, baita hizkuntzak irakasteko eta ikasteko hainbat jardunbide egoki ere. Testua amaitzeko, praktika bat ebaluatzeko moduari buruzko gogoeta egingo da, benetan berritzailea ote den egiaztatzeko.
Lola Torres

1197 - Competencia digital docente. Enseñar a aprender en entornos online

Online irakaskuntzaren erronka nagusietako bat da ikaskuntzan parte hartzen duten irakasleen eta ikasleen presentzia sozial, kognitibo eta didaktikoa sustatzea eta azaleratzea. Laguntza hori ezinbestekoa da ikas-prozesuan, bai ikaskuntzaren alderdi gizatiarra eta pertsonala sustatzeko, bai hizkuntza bat ikastean ikasle batek bere jardunari edo garapenari dagokionez senti dezakeen ziurgabetasun-maila murrizteko. Ikastaro honetan, online inguruneetan hizkuntzak ikasten eta irakasten ikasiko dugu: zein baliabide eta tresna digital erabili helburu bakoitzerako, zein metodo erabili eta zein dinamika proposatu ikaskuntza aktibo eta esanguratsua sustatzeko. Ikuspegi eta proiektu berritzaile desberdinak aztertuko ditugu, hala nola ikasgela iraulia edo flipped classroom, ikaskuntza mugikorra, gamifikazioa, pentsamendu bisuala, storytelling eta ikaskuntza kooperatiboa edo lankidetzazkoa. Modu praktikoan ikasiko dugu hizkuntza-ikasgelan IKTak erabiltzeko zenbait era, elkarlana nola bideratu, hausnarketa nola egin, baita jarrera kritikoa nola sustatu ere. *** Uno de los principales retos de la enseñanza online es fomentar y hacer visible la presencia social, cognitiva y didáctica de los agentes implicados en el aprendizaje: los profesores y los aprendientes. Este acompañamiento es esencial en el proceso de aprendizaje, tanto para favorecer el lado humano y personal del aprendizaje como para reducir el nivel de incertidumbre que puede sentir un estudiante respecto a su actuación o progreso en el aprendizaje de la lengua. En este curso aprenderemos a aprender y enseñar lenguas en entornos online: qué recursos y herramientas digitales utilizar para cada objetivo, qué métodos seguir y qué dinámicas proponer para fomentar un aprendizaje activo y significativo. Analizaremos diferentes enfoques y proyectos innovadores, como la clase invertida o flipped classroom, el aprendizaje móvil, la gamificación, el pensamiento visual, el storytelling y el aprendizaje colaborativo. Aprenderemos, de manera práctica, diversas maneras de trabajar las TIC, la colaboración, la reflexión y la actitud crítica en el aula de idiomas.