Prestakuntza-jarduerak

Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza-ikastaroa

Argitaratua: Tuesday, 17 August 2021, 10:53 AM
EHU eta Etxepare

Aurten ere atzerriko unibertsitate eta goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza-ikastaroa antolatu dute Euskal Herriko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak.

Giza eta Gizarte Zientzietako goi-mailako graduatuei eta lizentziadunei bideratutakoa izango da, betiere hizkuntza-eskakizunak betetzen badituzte (EGA edo legezko titulazio baliokidea izatea). Hala ere, lekurik bada, Giza eta Gizarte Zientzietako 4. mailako ikasleek eta beste lizentzia edo graduetako graduatu eta lizentziadunek ere egin ahal izango dute ikastaroa, aldez aurretik ezarri den lehentasun-ordenari jarraikiz.

Hainbat gairen ingurukoa izango da: hizkuntza, didaktika, metodologia, kultura eta zibilizazioa. Ikastaroko saio gehienak modu presentzialean emango dira Gasteizeko Elurreta eraikinean, 2021eko urriaren 2tik azaroaren 28ra ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan hain zuzen; beste saio batzuk, aldiz, modu telematikoan emango dira. Hala ere, egoerak hala behartuta, litekeena da osorik modu telematikoan eman behar izatea; hala gertatuko balitz, garaiz jakinaraziko litzaieke ikasleei. Hauxe da ikastaroaren programa.

Izena emateko epea, abuztuaren 16tik irailaren 15era (biak barne) izango da. Informazio zabalagoa, EHUren webgunean.