Prestakuntza-jarduerak

ALTE 1st International Digital Symposium

Argitaratua: asteartea, 23 martxoa 2021, 12:56
ALTE

Apirilaren 28tik 30era egingo da ALTE (Association of Language Testers in Europe) erakundeak antolatutako lehenengo nazioarteko sinposio digitala. Izenburua, honako hau:  "Safeguarding the Future of Multilingual Assesment in the Post-Covid World" .

Hala, testuinguru eleanitzetan eta Covid zein Covid ondorengo munduan, hizkuntza-ebaluazioaren etorkizuna babesteko funtsezko gaietako batzuk landuko dira hizkuntza-ebaluatzaileak eta ikertzaileak bilduko dituen sinposio digital honetan, adibidez: online probak, automatizazioak, bideo-deien erabilera probetan, gamifikazioa, EEMBaren Liburu Osagarria (Companion Volume), justizia soziala, migrazioa... 

Era desberdinetako saioak aurreikusi dira eta partaideen arteko elkarreraginerako tarteak ere izango dira, formalagoak eta informalagoak. Osoko bilkuretan, esaterako, honako hizlari hauek hartuko dute parte:

  • Nick Saville (Not Just Different, But Better)
  • Elana Shohamy (Multilingual assessment integrated with language policy: Lessons from research and new initiatives for equality and justice)
  • Paula Buttery (Innovations and Implications of Language Assessment Technologies)
  • Barry O'Sullivan (Can Tests be Fair and Valid?)
  • Bart Deygers (Language testing ethics, and our place in the ecosystem)

Allseated exVo plataforma baliatuko da bilerarako. Berritzailea izan arren,  ordenagailuz eta Chrome nabigatzailea baliatuta baino ezin izango da parte hartu; izan ere, ez du funtzionatzen ez tresna mugikorretan ez iPadetan.

Izena emateko azken eguna: 2021eko apirilaren 14a.

Sinposioaren webgunea