Ikastaroak
Ikastaroak
349 – Enseñar a leer, enseñar a comprender - Estrategias de lectura y tareas para potenciar el desarrollo de la competencia lectora (2016 / Donostia)
- Ikastaroak
- Sortua: 13 maiatza 2016
- Bisitak: 437
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikastaro honetan aztertu nahi dira “irakurmenaren gaitasuna”k dituen esanahi anitzak, baita gaitasun horren eta gainerako gaitasun linguistikoen arteko harremana ere. Premisa horietatik abiatuta, testuak ulertzeko eta testuen bidez ikasteko lagungarriak izango diren atazak aztertuko dira.
***
El curso pretende analizar el significado diverso de “competencia lectora”, así como la relación que existe entre esta competencia y las demás competencias lingüísticas. Desde estas premisas, se abordará el análisis de tareas diseñadas para favorecer la comprensión y el aprendizaje a partir de textos.
331- Hitzen musika, kolorea, gustua eta usaina — Literaturaren ahozko baliabideak lantzeko tailerra (2016 / Donostia)
- Ikastaroak
- Sortua: 13 maiatza 2016
- Bisitak: 415
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jendaurreko ahozko jarduerak hiru atal nagusi bereizi ohi ditu: azalpen egituratua, errezitazioa-irakurketa ozena eta ideia bati loturiko jarduera askea. Aitzitik, ezin ahaztu hiru atalok pizturik mantentzen dituen motor bizia: kontatzearen xarma, transmititzen ari garen emozioa. Hain justu, motor horixe piztuko dugu guk, ahozko jarduera ororen bizigarri modura.
330 – Idazketa sortzailea: Nitik Gura (2016 / Bilbo)
- Ikastaroak
- Sortua: 13 maiatza 2016
- Bisitak: 500
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gauzak idatziz kontatzeko entrenamendu bat da idazketa-tailerra. Tailer honetan, idazketa sortzailea landuko dugu, batik bat. Horretarako, euskarak -men atzizkiaz izendatutako ahalmenak jarriko ditugu martxan: ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena, ukimena… Irudimena eta logika lagun bikiak direla ohartuko gara. A! Eta emoziorik gabe ez goazela inora.
Aditza, gramatika, hiztegia, egiturak nahiz deklinabidea modu librean erabiltzeko saiakera bat izango da; idazlanak elikatzeko proposamen-multzoa; euskara NI-arekin konektatu eta besteokin partekatzeko praktika osasungarria.
327- Diseño de secuencias didácticas para aprender a hablar en niveles intermedios e iniciales (2016 / Bilbo)
- Ikastaroak
- Sortua: 13 maiatza 2016
- Bisitak: 587
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Prestakuntza-jardueraren helburua da erakustea sekuentzia didaktikoen bidezko hizkuntza-irakaskuntzaren ikuspegia, ahozko hizkuntza ikasteko eta irakasteko prozesuetarako oso egokia den metodologia moduan, bai hasierako, bai erdialdeko mailetarako; zeren eta zailtasunak mailakatzea eragiten baitu ahoz ekoizteari ekin aurretik.
***
El objetivo de la actividad formativa es mostrar el enfoque didáctico de la enseñanza de la lengua a través de secuencias didácticas (SD) como una metodología especialmente adecuada para los procesos de enseñanza y aprendizaje de la lengua oral desde los niveles iniciales y medios, ya que incide en la dosificación de las dificultades previas a la producción oral.
327- Diseño de secuencias didácticas para aprender a hablar en niveles intermedios e iniciales (2016 / Gasteiz)
- Ikastaroak
- Sortua: 13 maiatza 2016
- Bisitak: 425
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Prestakuntza-jardueraren helburua da erakustea sekuentzia didaktikoen bidezko hizkuntza-irakaskuntzaren ikuspegia, ahozko hizkuntza ikasteko eta irakasteko prozesuetarako oso egokia den metodologia moduan, bai hasierako, bai erdialdeko mailetarako; zeren eta zailtasunak mailakatzea eragiten baitu ahoz ekoizteari ekin aurretik.
***
El objetivo de la actividad formativa es mostrar el enfoque didáctico de la enseñanza de la lengua a través de secuencias didácticas (SD) como una metodología especialmente adecuada para los procesos de enseñanza y aprendizaje de la lengua oral desde los niveles iniciales y medios, ya que incide en la dosificación de las dificultades previas a la producción oral.
304 – Idazkuntza / (II) Idazkuntzaren hasi-masiak (II.2): Kohesioa (2016 / Bergara II)
- Ikastaroak
- Sortua: 13 maiatza 2016
- Bisitak: 357
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Formazio-planaren “Hizkuntz kalitatearen oinarriak” izeneko lehen moduluan landu ditugun hiru gaietan (“Hitz-ordena”, “Puntuazioa”, “Argitasuna”), perpaus-mailako kontuen inguruan jardun dugu gogoeta egiten, prosamoldean korapiloak detektatzen eta esaldi argiak idazteko jarraibideak ematen.
Bigarren moduluan, berriz, “Idazkuntzaren hasi-masiak” izenekoan, lehen urratsa eman, eta Koherentziaren erabileran trebatu gara. Baliabideak eskuratu ditugu pentsamenduaren adierazpide logikoa gauzatu eta ideien aukera, hurrenkera eta garapen egokia bermatzeko.
Oraingoan, bigarren urratsa emango dugu: “Kohesioa”. Kohesioak idatziaren barne-lotura gauzatzen du. Baliabideak eskainiko dira ideiak behar bezala lotu eta haien arteko harremanak modu egokian adierazteko.
304 – Idazkuntza / (II) Idazkuntzaren hasi-masiak (II.2): Kohesioa (2016 / Bergara I)
- Ikastaroak
- Sortua: 13 maiatza 2016
- Bisitak: 392
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Formazio-planaren “Hizkuntz kalitatearen oinarriak” izeneko lehen moduluan landu ditugun hiru gaietan (“Hitz-ordena”, “Puntuazioa”, “Argitasuna”), perpaus-mailako kontuen inguruan jardun dugu gogoeta egiten, prosamoldean korapiloak detektatzen eta esaldi argiak idazteko jarraibideak ematen.
Bigarren moduluan, berriz, “Idazkuntzaren hasi-masiak” izenekoan, lehen urratsa eman, eta Koherentziaren erabileran trebatu gara. Baliabideak eskuratu ditugu pentsamenduaren adierazpide logikoa gauzatu eta ideien aukera, hurrenkera eta garapen egokia bermatzeko.
Oraingoan, bigarren urratsa emango dugu: “Kohesioa”. Kohesioak idatziaren barne-lotura gauzatzen du. Baliabideak eskainiko dira ideiak behar bezala lotu eta haien arteko harremanak modu egokian adierazteko.
298 – Ahoskera - Ahots gorako irakurketa: paperetik ahora (I) : Euskararen prosodiarantz (2016 / Donostia)
- Ikastaroak
- Sortua: 13 maiatza 2016
- Bisitak: 610
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urteotan, ahozkotasuna lantzeko beharraz hitz egiten da irakaskuntzaren esparru guztietan. Jabetu beharrean gara alferrikako ahalegina dela hizkuntza bat irakatsi nahi izatea hitza buruarekin (paperarekin) soilik lotzen badugu, benetako komunikazio-egoera batean ari garenean geure izatea oso-osorik inplikatzen baitugu prozesuan: burua, emozioak, gorputza eta arima.