HABEk udarako antolaturiko prestakuntza-jarduerak atzeratuta

Argitaratua: asteartea, 2020(e)ko ekainaren 30(e)an, 10:21(e)an
HABE anagrama

COVID-19ak eragindako ezohiko osasun-krisiaren ondorioz, HABEk udarako antolatuta zituen prestakuntza-jarduerak atzeratu egingo dira, online egiteko muga tekniko edo behar bereziak dituztelako.

Prestakuntza-jarduerak aurrez aurre edo sarean eskaintzeko osasun- eta segurtasun-neurrietara egokitutako programazioa eskainiko du HABEk 2020/2021 ikasturtean.