Ahozko ekintza komunikatiboak oinarri, sekuentzia didaktiko bat sortu eta aztertzea 2018

Argitaratua: asteazkena, 11 urria 2017, 3:30
HABE PRESTAKUNTZA
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Ikastaro-mota:
    • Jardun biko ikastaroa
  • Bisitak: 888
  • Iruzkinak: 8
  • Gogokoak: 0

HABEren Prestakuntza atala

Euskaltegietako irakasleen etengabeko prestakuntzarako ikastaroak

Izenburua

Ahozko ekintza komunikatiboak oinarri, sekuentzia didaktiko bat sortu eta aztertzea 2018

Antolatzailea

HABE

Ikastaro-mota

Jardun bikoa: aurrez aurre (Bilbon edo Donostian eskarien arabera) eta online

Gaia

CURRICULUMA

. Oinarrizko curriculuma

. Trebetasunak: Mintzamena

. Ikastunitatearen eta materialen diseinua

Adituak:

Agurne Aizpitarte eta Natxo Guillen (HABE)

Iraupena:

40 ordu

Noiz-nongoak

Hasiera: 2018/01/15

Amaiera: 2018/03/15

Norentzat

Euskaltegietako irakasleentzat

Matrikula

86,80 €

Izena emateko epea

2017/11/20 – 2018/01/05

Eskaerak onartzeko epea

2018/01/08 – 2018/01/10

Baldintzak eta betekizunak

Helduen euskalduntzearen alorrean eskolak ematen jardutea. Ikastaroa guztiz praktikoa da norberaren ikasgelako jarduna euskarri nagusienetakoa izanik.

Ikasgela www.irakasbil.eus > NIRE IKASTAROAK helbidean dago. Ikastaroaren hasiera-egunean, ataritik plataforma barrura sartu, eta idatzi dagozkizun erabiltzaile-izena eta pasahitza. “Nire ikastaroak” sailean aurkituko duzu ikasgela.

Aurkezpena: Konplexua da oso ahozko komunikagaitasuna garatzeko prozesua. Horregatik, irakaslearen eginkizun nagusietariko bat da ikasleari laguntzea arrakastaz komunikatzeko bidean. Ikasleak — hizkuntza- erabiltzaileak— helburua lortuko badu, egokia behar du izan planteamendu didaktikoak. Hori du xede, hain zuzen, ikastaroak.

Izena emateko formularioa (azaroaren 20tik zabalik)

Show comments
  • Picture of Isabel MartinIsabel Martin - ig., 22 urr 2017, 10:54
    Zein izango da aurrez aurreko saioen egutegia?
  • Picture of Itziar Albizuri OdriozolaItziar Albizuri Odriozola - og., 26 urr 2017, 11:46
    1. Ikastaroaren 1. Unea: aurrez aurrekoa urtarrilean
    2. Ikastaroaren 2. Unea: on-line
    3. Ikastaroaren 3. Unea: aurrez aurrekoa: Bukaerako bilerak Martxoaren 24tik maiatzaren 11ra
  • Picture of Begoña AzpiazuBegoña Azpiazu - og., 9 aza 2017, 2:08
    Aurrez aurreko saioen eguna/ak zehazterik bai?
    Gurean irakasle gehienek, aurrez aurreko saioetara joan ahal izateko alegia, ostiralak baino ez dituzte; hori dela eta, informazio hori garrantzitsua dugu izena eman ala ez erabakitzeko.
    Mila esker.
  • Picture of Julen Albizbeaskoetxea HormaetxeaJulen Albizbeaskoetxea Hormaetxea - al., 20 aza 2017, 12:57
    Aukera balego, gurean ere egokiena ostirala.
  • Picture of Itziar Albizuri OdriozolaItziar Albizuri Odriozola - al., 11 abe 2017, 1:24
    Gure aldetik ez dago arazorik ostiraletan egiteko.
  • Picture of Isabel MartinIsabel Martin - al., 8 urt 2018, 12:46
    Azkenean zein izango da ikastaro honen egutegia? Eskerrik asko
  • Picture of agurne aizpitarte rementeriaagurne aizpitarte rementeria - az., 10 urt 2018, 9:27
    Kaixo,
    Ikastaroaren informazioarekin batera duzu egutegia: Hasiera: 2018/01/15
    Amaiera: 2018/03/15. Aurrez aurrekoari dagokionez, izena eman duzuenoi postaz bidali genizun mezua horren berri emateko: Bilbon, Urtarrilaren 19an, Gran Via 85ean B1 gelan (11:30-14:30).
  • Picture of agurne aizpitarte rementeriaagurne aizpitarte rementeria - az., 10 urt 2018, 10:16
    Gipuzkoakoentzako aurrez aurrekoa, Donostiako HABEren egoitzan, urtarrilaren 22an, G3 gelan (12:00-14:30)