350 – Aprender a escribir y escribir para aprender: Secuencias didácticas para crear comunidades discursivas (2016 / Bilbo)

Argitaratua: ostirala, 13 maiatza 2016, 11:20
Montserrat Castello

Irakaslea

Montserrat Castelló Badia – Universitat Ramon Llull. Barcelona.

Aurkezpena

Testuinguru konplexuetan testuak ekoizteko orduan abian jarritako prozesuak ezagutzea funtsezkoa da, egungo gizartean idazketaren erabilera arduratsu, estrategiko eta multimodala bermatzeko. Idazten irakatsi ez ezik, ikasleei lagundu ere egin behar zaie idazketaren bidez ikas dezaten, eta idazketa izan dadin beraientzat munduari buruz modu eraginkorrago batean pentsatzeko aukera emango dien tresna epistemiko bat.  Horixe adierazi nahi dugu, komunitate diskurtsiboak sortzeaz hitz egiten dugunean. Ikastaroan, zera aztertuko dugu: noiz, nola eta zergatik eramaten gaituzten komunitate diskurtsiboak sortzera zenbait ikas-irakas proposamenek, zenbait jarduerak eta jokabidek.

*****

Conocer los procesos implicados en la producción textual en contextos complejos resulta fundamental para garantizar usos responsables, estratégicos y multimodales de la escritura en la sociedad actual. Ello implica no sólo enseñar a escribir sino sobre todo facilitar que los estudiantes aprendan a través de la escritura y hagan de ella una herramienta epistémica que les permita pensar sobre el mundo de forma más eficaz. A esto nos referimos cuando hablamos de la creación de comunidades discursivas. A lo largo del curso nos dedicaremos a analizar cuándo, cómo y por qué determinadas propuestas de enseñanza y aprendizaje, actividades y actuaciones docentes nos acercan a la creación de comunidades discursivas.

Antolatzailea

HABE eta Euskal Irakaslegoa euskaltegia lankidetzan

Hartzailea

Euskal Irakaslegoa euskaltegiko irakasleak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte. 

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2016ko irailaren 5 eta 6

Ordutegia

10:00 - 15:00

Lekua

Bilbo. Deustuko Unibertsitatea (Eraikin nagusiko 1. solairua: 153 gela)

Izena ematea

2016ko maiatzaren 18tik ekainaren 8ra.   Izena eman

Iraupena

10 ordu

Matrikularen prezioa

43,37€

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa-gutunarekin batera bidaliko dio HABEk faktura dagokionari, jaulkipen-datatik hiru hilabeteko epean ordain dezan. Alabaina, gomendagarria litzateke ordainketa ikastaroa hasi aurretik bideratzea (ekainaren 15etik 30a bitartean).

Baldintzak

Ikastaroa hasi aurretiko lana abuztuaren 15a baino lehen egitea. (Ikus Programa.)

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.