356 – ¿Qué le pasa a mi grupo? (2016 / Donostia)

Argitaratua: ostirala, 13 maiatza 2016, 11:20
Jose Angel Medina

Irakaslea

José Angel Medina Marina  – Universidad Complutense & IC Iniciativas. Madrid.

Aurkezpena

Irakaskuntza-praktikaren maila edo edukia edozein dela ere, etengabe jarduten dugu talde-lanean. Bereziki hizkuntzen irakaskuntzan, non ikaskuntzarako beharrezkoa eta gomendagarria den ikasleen arteko elkarreragina. Horregatik, onuragarria da ezagutzea talde barruan izaten diren prozesu, gertakari eta gertaerak; eta, taldea ikaskuntzaren mesedetan erabiltzeko, irakasleak balia ditzakeen tresnak.

*****

Sea cual sea el nivel o el contenido de la práctica docente, es una constante el trabajo con grupos. Espcialmente en la enseñanza de las lenguas, en la que la interacción entre sí del alumnado es necesaria y recomendable para el aprendizaje. Por esta razón es útil conocer cuáles son los procesos, fenómenos y sucesos que aparecen en el seno de los grupos y cuáles son las herramientas que permiten al profesorado poder utilizar el grupo a favor del aprendizaje. 

Antolatzailea

HABE

Hartzailea

Euskaltegietako irakasleak. Eta interesaturik dagoen oro plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2016ko uztailaren 7 eta 8

Ordutegia

09:00 - 14:30

Lekua

HABE (Vitoria-Gasteiz, 3 – 4. solairuko G2 aretoa)

Izena ematea

2016ko maiatzaren 18tik ekainaren 8ra.   Izena eman

Iraupena

10 ordu

Matrikularen prezioa

43,37€

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa-gutunarekin batera bidaliko dio HABEk faktura dagokionari, jaulkipen-datatik hiru hilabeteko epean ordain dezan. Alabaina, gomendagarria litzateke ordainketa ikastaroa hasi aurretik bideratzea (ekainaren 15etik 30a bitartean).

Baldintzak

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.

Beste eduki interesgarriak

José Ángel Medina

Zer gertatzen zaio nire taldeari?

Zail da irakaskuntzan dabilen norbait aurkitzea inoiz pentsatu ez duenik jainkoaren zigorra edo patuaren txantxa dela ikasle-talde jakin bat. Irakasle dabilenak badaki, batzuetan, ikasle-taldea heterogeneoa eta beldurgarria izateak egiten duela zail B1 azterketari aurre egitea, eta ez hainbeste hizkuntza-maila jakin horren berezko zailtasunak. Eskolak ematen direnean, nahitaez hartu behar dira kontuan ikasgelaren barruan agertzen diren prozesu eta fenomeno batzuk, zerikusia dutenak pertsonen psikologiarekin, oro har, eta taldeen psikologiarekin, zehazki.