Primeran! B1 eskuliburua: trebakuntza-ikastaroa irakasleentzat

Argitaratua: asteazkena, 2018(e)ko urriaren 3(e)an, 12:39(e)an
Primeran! B1
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Maila:
  • Ikastaro-mota:
    • Online ikastaroa
  • Bisitak: 1541
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Izena emateko formularioa

Ikastaroan sartzeko helbidea

Primeran! B1 ikasmaterialek euskara ikasteko prozesuan aurrera egiteko era erraz, gaurkotu eta erabilgarria eskaintzen dute. Taldean eta aurrez aurreko saioetan erabiltzekoak dira. Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculumean (HEOC) oinarrituta, ikasleak metodo honetan aurkituko ditu B1 mailako hizkuntza-erabiltzailearen gaitasun komunikatiboa eskuratzeko behar dituen langaiak. Horiek aurkeztea eta probatzea du xede ikastaroak.
Helburuak
    1. Primeran! B1 ikasmaterialak aurkeztea.
    2. Primeran! B1 ikasmaterialak erabiltzen trebatzea.
Edukiak
    1. Primeran! B1 ikasmaterialen sorkuntza gidatu duten irizpide metodologikoak.
    2. Primeran! B1 ikasmaterialaren euskarriak: Ikaslearen liburua, Lan-koadernoa, Lan-Koaderno Digitala, Irakaslearen liburua, DVDa.
    3. Unitate didaktiko baten egitura eta edukiak.
    4. Unitatearen material osagarriak: Lan-Koadernoko ariketak, Lan-Koaderno Digitaleko jarduerak, Gelaz Kanpo egiteko proposamenak.
    5. Jarduera didaktiko baten/batzuen azterketa gelan erabiltzeko.
    6. Jarduerarekin ikasgelan; esperientzian oinarritutako ondorio didaktikoak.
Jarduerak
    • 1. jarduera: Primeran! B1 ikasmateriala aurkeztea: Irizpide metodologikoen eta euskarrien ezaugarri orokorrak ezagutzea. Aurkezpen hauek eginda daude 2018ko otsailean. Aurkezpenean egon ez denak aukera izango du, lehenengo jarduera honetan, aurkezpen hori ikusteko, HABEk otsailaren 8an Donostian grabatu zuen saioa ikastarora kargatuta.
    • 2. jarduera: Unitate didaktiko bat aztertzea.
    • 3. jarduera: Jarduera didaktikoa ikasgelarako aukeratzea, prestatzea, egokitzea.
    • 4. jarduera: Primeran! B1 ikasmaterialaren jarduera didaktikoarekin eskola gauzatzea.
    • 5. jarduera: ondorioak elkarbanatzea.
Metodologia
Ikastaroaren xedea nagusia da ikasmateriala ezagutzea eta nork bere ikasgelan erabiltzea. Izan ere, lagungarria da aurkeztutako edukiekin ikasgela barruan zer gertatzen den ikustea eta probaldiaren inguruan agertu diren iritzi nagusiak elkarbanatzea.

Iraupena: Ikastaroak 20 orduko iraupena izango du eta on-line gauzatuko dira.
Ebaluazioa
Ikasleek ikastaroa hasten duten egunetik amaitzen duten arte etengabeko ebaluazioa bideratuko da, eta on-line saioan foro bidez gauzatuko da.

Izenburua

Primeran! B1 ikasmateriala

ON-LINE

Antolatzailea

 HABE

 Ikastaro-mota

 Online

 Aditua:

 Aitor Ogiza Totorikaguena eta Maider Barandiaran Alberdi

 Iraupena:

 20 ordu

 Noiz-nongoak

 Moodle euskarri telematikoan

 2018ko urriaren 24tik 2018ko abenduaren 16ra

 Norentzat

 Helduen euskalduntze eta alfabetatzean diharduten euskara irakasleak

 Matrikula

 Doan

Izena emateko epea

2018/10/03 – 2018/10-19

Eskaerak onartzeko eguna

2018/10/22