358 – Entornos y Redes Personales de Aprendizaje en la Enseñanza del Euskera a Adultos – Predicando con el ejemplo (2016 / Bilbo)

Argitaratua: asteazkena, 18 maiatza 2016, 8:56
Hector Rios

Irakaslea

Hector Ríos Santana -Scuola Superiore per Mediatori Linguistici SSML Verbum eta Facoltà di Studi Umanistici dell’Università di Cagliari. Cagliari. Andoni Tolosa Goikoetxea – AEK. Donostia.

 

Aurkezpena

Gaur egungo gizartean ikusten ari garen aldaketak direla eta, zalantzan jartzen dugu gizarte industrial baterako asmatua den hezkuntzak ba ote duen zentzurik ezagutzaren gizartean. Begi bistakoa da aldaketaren beharra onartu beharra daukagula; eta, horrekin batera, didaktikaren arloko gaurkotzea XXI. mendekoak diren irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan. Horretarako, ikastaro honetan ekintza-oinarri batzuk ezarri nahi dira, ikaskuntzarako ingurune eta sare pertsonalak eratzeko bidea emango dutenak, edukien prosumizioan oinarrituriko ikaskuntza komunitateak eta proiektu digitalak sortuz. (Prosumizioa: Sarean, edukiak kontsumitu, ekoiztu eta elkarreraginean aritzea.)

*****

En la actualidad estamos atravesando por una serie de cambios sociales que nos están llevando a cuestionar si la educación forjada para la sociedad industrial tiene sentido en la sociedad del conocimiento. Es evidente que tenemos que aceptar la necesidad de cambio y, ante ello, la actualización en el campo de la didáctica en los procesos de enseñanza aprendizaje propias del siglo XXI. Para ello, el presente curso de formación pretende sentar unas bases de actuación que facilite la creación de Entornos y Redes Personales de Aprendizaje a través de la creación de Comunidades de Aprendizaje y de proyectos digitales fundamentados en la prosumición de contenido.

Antolatzailea

HABE

Hartzailea

Euskaltegietako irakasleak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2016ko irailaren 5 eta 6

Ordutegia

09:00 - 14:30

Lekua

Bilbo. Euskararen Etxea (Agoitz plaza, 1) Metroa: San Inazio, Irteera: Lekeitio

Izena ematea

2016ko maiatzaren 18tik ekainaren 8ra.   Izena eman

Iraupena

10 ordu

Matrikularen prezioa

43,37€

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa-gutunarekin batera bidaliko dio HABEk faktura dagokionari, jaulkipen-datatik hiru hilabeteko epean ordain dezan. Alabaina, gomendagarria litzateke ordainketa ikastaroa hasi aurretik bideratzea (ekainaren 15etik 30a bitartean).

Baldintzak

Ikastaroa hasi aurreko lana egina izatea

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa

Beste eduki interesgarriak

Ikaslenia

358 udako ikastaroan egindako bloga

2016ko udan antolatu den prestakuntza-ikastaroetako batean, 358 zenbakia duen "Entornos y Redes Personales de Aprendizaje en la Enseñanza del Euskera a Adultos – Predicando con el ejemplo" ikastaroan, hain zuzen, blog bat sortu dute, bertan ekoitzitakoa aurkeztu eta plazaratzeko.