331- Hitzen musika, kolorea, gustua eta usaina — Literaturaren ahozko baliabideak lantzeko tailerra (2016 / Donostia)

Argitaratua: ostirala, 13 maiatza 2016, 11:20
Yolanda Arrieta

Irakaslea

Yolanda Arrieta – Freelance. Usurbil.

Aurkezpena

Jendaurreko ahozko jarduerak hiru atal nagusi bereizi ohi ditu: azalpen egituratua, errezitazioa-irakurketa ozena eta ideia bati loturiko jarduera askea. Aitzitik, ezin ahaztu hiru atalok pizturik mantentzen dituen motor bizia: kontatzearen xarma, transmititzen ari garen emozioa. Hain justu, motor horixe piztuko dugu guk, ahozko jarduera ororen  bizigarri modura.  

Antolatzailea

HABE

Hartzailea

Euskaltegietako irakasleak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2016ko irailaren 12, 13 eta 14

Ordutegia

09:00 - 13:30

Lekua

Donostia. HABE (Vitoria-Gasteiz, 3 – 4. solairuko G2 aretoa)

Izena ematea

2016ko maiatzaren 18tik ekainaren 8ra.   Izena eman

Iraupena

12 ordu

Matrikularen prezioa

52,10€

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa-gutunarekin batera bidaliko dio HABEk faktura dagokionari, jaulkipen-datatik hiru hilabeteko epean ordain dezan. Alabaina, gomendagarria litzateke ordainketa ikastaroa hasi aurretik bideratzea (ekainaren 15etik 30a bitartean).

Baldintzak

Libreta polit, kutun, berezi bat ekartzea, eta arropa erosoz jantzita etortzea.

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.