Irakasleen ikas-ziberkomunitateak helduen euskalduntze-alfabetatzearen esparruan

Argitaratua: asteazkena, 2018(e)ko azaroaren 14(e)an, 13:06(e)an
Iñaki Murua Anzola
  • Atala:
  • Jakintza arloak:
  • Ikastaro-mota:
    • Jardun biko ikastaroa
  • Ikastaroaren egoera:
    • Matrikula zabalik
  • Bisitak: 172
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Helburu nagusia:

DigCompEdu marko edo esparruko gaitasunak garatu eta hobetzea, bereziki eraginez helburu operatiboetan zehaztutako arloetan.

Helburu operatiboak:

  1. Lankidetza profesionala: teknologia digitalak erabiltzea elkarlanean ezagutza eraikitzea.

  2. Garapen profesional jarraitua (GPJ) digitala: online GPJrako aukerak esploratzea.

  3. Baliabide digitalak aukeratzea: baliabide egokiak identifikatzea eta ebaluatzea oinarrizko irizpideak erabiliz.

  4. Baliabide digitalak sortu eta moldatzea, ezaugarri aurreratu batzuk erabiliz.

  5. Baliabide digitalak eraginkortasunez partekatzea.

Programa eta irakastorduak:

  1. Ikas-ziberkomunitateak eta NIA (norberaren ikas-alorra) aztergai. 4,5 ordu aurrez aurre.

  2. Hausnartzen eta partekatzen. 7 ordu online.

  3. AMIA osatzen. 7 ordu online.

  4. Aurkezpena prestatzen. 7 ordu online.

  5. Ikastaroan egindakoa eta geroa. 4,5 ordu aurrez aurre.

Izena emateko formularioa

Izenburua

Irakasleen ikas-ziberkomunitateak helduen euskalduntze-alfabetatzearen esparruan

Bilbo

Antolatzailea

HABE

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa eta on-line

Aditua:

Iñaki Murua Anzola

Iraupena:

30 ordu / 2 saio 4,5 ordukoak eta 21 ordu on-line

Noiz-nongoak

Bilbon

Euskararen Etxea. Agoitz Plaza, 1

Datak:

Aurrez aurrekoa: 2019/01/22 – 2019/02/26

On-line: 2019/01/23tik 2019/02/25era

Orduak: 09:00 – 13:30

Norentzat

Helduen euskalduntze eta alfabetatzean diharduten euskara irakasleentzat.

Matrikula

Doan

Izena emateko epea:

2018/12/10 – 2019/01/15

Eskaerak onartzeko eguna:

2019/01/17