Ikastaroak
Hitzaldia: "Implementación crítica de las tecnologías del aprendizaje en las actividades de aula: retos y posibilidades
- Atala:
- Egilea:
- Jakintza arloak:
- Ikastaro-mota:
- Conference

- Atala:
- Egilea:
- Jakintza arloak:
- Ikastaro-mota:
- Conference
- Bisitak: 688
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Esperanza Román Mendoza
Espainieran eta Linguistika Orokorrean doktorea dugu Esperanza Román Mendoza. AEBko George Mason University-n Espainierako Irakasle titularra da. Honako hauek dira bere espezializazio-esparruak: e-learning-a, urrutiko hezkuntza eta, Estatu Batuetan, espainieraren irakaskuntza espainieradunei.
Irakaskuntzan teknologia sartzearen alderdi desberdinei buruzko artikuluak eta liburuak argitaratu ditu; horien artean, orain dela gutxiko “Aprender a aprender en la era digital. Tecnopedagogía crítica para la enseñanza de español LE/L2” lana, eta horrekin batera gauzatutako online katalogo elkarreragilea, erabat doakoa; 280tik gora dira bertan bildutako aplikazio mugikor edo app eta jardunbide egokiak.
Halaber, MacGraw-Hill, Hueber edo Edelsa bezalako argitaletxeentzako hainbat material didaktikoren prestaketan hartu du parte. Arlo hauetan dihardu lanean egun: curriculumaren plangintzan ikasleen partaidetza eta sare sozialen bidezko herritarren aktibismoa eta horrek komunitatearen zerbitzurako proiektuei begira duen ahalmena.
Hitzaldiaren nondik norakoak
Era guztietako gailu elektronikoen, online zerbitzuen eta mugikorretarako app-en erabilera bigarren hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzan lagungarri bilakatu direla ez dago zalantzan; areago oraindik, horien bitartez erabat bidera daitezke aipatutako prozesu horiek. Hala ere, teknologiaren aldaketa azkarrari eta gizartearen esparru guztietan duen barneratzeari erreparatuta, inplementazioaren inguruko alderdi guztiak behin eta berriz birplanteatzea da beharrezkoa, hala nola 1) ikas-irakasteko prozesuan zergatik erabiltzen diren ikaskuntzarako eta jakintzarako teknologiak (IJT) (2) zein mailataraino ari diren lortzen IJTen erabileraren ondorengo ustezko emaitzak eta (3) aurrerapen teknopedagogiko berrien aurrean zein diren aukerak eta erronkak.
Aurreko galderei erantzun nahian, pedagogia kritikoaren ikuspegitik landuko du aurkezpena; hots, oso kontuan hartuz, edozein ikas-prozesu eta, zer esanik ez, teknologia tartean bada, testuinguruaren edota berorren inguruko faktore soziopolitikoen eragina (Román-Mendoza, 2018). Hori horrela, hauexek proposatuko diren jardueren xedeak: irakasle eta ikasleen nortasun digitalaren garapena eta eskolan egingo diren jardueretan izango duten eragina. Horrez gain, gelatik kanpo egindako ikaskuntza informala eskolan txertatzeko bideak aurkeztuko dira. Azkenik, aldaketa soziala eragiteko asmoz --edo, gutxienez, hizkuntzaren eta gizartearen artean dagoen harreman estu eta zailaz kontzienteago izateko asmoz-- teknologia inplementatzeko estrategiak eztabaidatuko dira.
Izenburua |
Implementación crítica de las tecnologías del aprendizaje en las actividades de aula: retos y posibilidades |
Antolatzailea |
HABE |
Ikastaro-mota |
Hitzaldia |
Aditua: |
|
Noiz-nongoak |
Bilbon Gran Via 85 Eguna: 2019ko uztailaren 2an Ordua: 10:30 |
Norentzat |
Helduen euskalduntze eta alfabetatzean diharduten euskara irakasleak. |
Matrikula |
Doan |
Izena emateko epea |
2019/06/06 – 2019/06/27 |
Eskaerak onartzeko eguna |
2019/06/28 |