347 Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma — C2 maila / Irakasleen Gaikuntza: 2016/17

Argitaratua: asteartea, 13 iraila 2016, 9:43
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Ikastaro-mota:
    • Aurrez aurreko ikastaroa
  • Bisitak: 411
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Irakaslea

 Agurtzane Goñi – Ilazki euskaltegia. Donostia.

Aurkezpena

HABEk, C2 mailarako irakasleak prestatzeko, gaikuntza-ikastaroa eskainiko du 2016-2017 ikasturtean ere, maila horretarako gaitasun didaktikoa eskuratzeko aukera emanez. Hamasei irakaslek parte hartu ahal izango dute on line eta aurrez aurre emango den ikastaroan ikasle gisa. Gainditzen dutenei 200 orduko jarduera aitortuko die agiriak.

Antolatzailea

HABE

Hartzailea

C2 maila eman behar duten irakasleentzat.

Ikastaro-mota

Jardun biko ikastaroa

Datak

2016/10/20
2017/05/12

Aurrez aurreko saioak:
2016/10/20
2016/10/21
2016/12/16
2017/02/03
2017/03/02
2017/03/03
2017/05/04
2017/05/05

Ordutegia

09:00 - 14:30

Lekua

. On line.
. Aurrez aurreko saioak: HABE (Vitoria-Gasteiz, 3 – 4. solairuko G2 aretoa)

Izena ematea

2016ko irailaren 15etik 22ra  Izena eman

Iraupena

200 ordu (40 ordu aurrez aurre eta 160 on line)

Matrikularen prezioa

416,60 € (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2013ko irailaren 17ko AGINDUA, EHAA: 2013-10-01)

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa-gutunarekin batera bidaliko dio HABEk faktura dagokionari, jaulkipen-datatik hiru hilabeteko epean ordain dezan. Alabaina, gomendagarria litzateke ordainketa ikastaroa hasi aurretik bideratzea (irailaren 28tik urriaren 8a bitartean).

Baldintzak

.Ikastaroa egin ez izana.
. HABEren C2 mailaren edo baliokidearen agiria izatea.
. Ikastaro hau egitea eskatzean, euskaltegiaren izenean eskatzen du irakasleak; hau da, euskaltegiak erabakia duelako C2 maila eskaintzea. Beraz, euskaltegiko zuzendariak mezu sinatua igorriko du prestakuntz@habe.eus helbidera bere onarpena adieraziz. Esan gabe doa: irakasleak ikastaroa utziko balu, kaltetua izango litzateke euskaltegia ere.
. Tresneria:
o    Interneterako irteera / interneterako konexioa duen ordenagailua.
o    Softwarea
o    Hardwarea

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.