310 – Nola hobetu ahozko eta idatzizko komunikazio-gaitasuna – (III) Lantegia (2016-2017 / Bilbo)

Argitaratua: asteartea 13 iraila 2016, 09:46
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Ikastaro-mota:
    • Aurrez aurreko ikastaroa
  • Bisitak: 334
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Irakaslea

 Joxerra Garzia – Donostia

Aurkezpena

Komunikazio-egoerak, idatzizkoak zein ahozkoak, kudeatzen ikastea da ikastaroaren helburu nagusia.

Komunikazio-gaitasunaren lanketa, ordea, sekula amaitzen ez den kontua da, eginak egin beti baitago zer egin. Ikastaroa amaituta ere, denok jarraitu beharko dugu geure komunikazio-gaitasuna lantzen. Sekula ez amaitze horrek, hala ere, badu kasu honetan bere alderdi ona ere: ez dago ezer komunikazioa lantzea bezain dibertigarria izan daitekeenik. Eskerrak, beraz, amaierarik gabeko kontua den.

Antolatzailea

HABE

Hartzailea

Aurrez oinarrizko mailako ikastaroa (308 kodeduna) eta haren segidakoa den ikastaro aurreratua (309 kodeduna), bi-biak egindakoentzat.

Ikastaro-mota

Jardun biko mintegia

Datak

2017/02/08 – 2017/05/12

Ordutegia


Lekua

Bilbo – Euskararen Etxea (Agoitz plaza, 1 — Metroa: San Inazio / Irteera: Lekeitio)

Izena ematea

2016ko irailaren 21etik urriaren 6ra  Izena eman

Iraupena

30 ordu

Matrikularen prezioa

69,40 €

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa-gutunarekin batera bidaliko dio HABEk faktura dagokionari, jaulkipen-datatik hiru hilabeteko epean ordain dezan. Alabaina, gomendagarria litzateke ordainketa ikastaroa hasi aurretik bideratzea (urriaren15etik 31ra bitartean).

Baldintzak

Aurrez oinarrizko mailako ikastaroa (308 kodeduna) eta haren segidakoa den ikastaro aurreratua (309 kodeduna), eginak izatea (nahitaezko baldintza). Izan liteke HABEk antolatutakoetan aritu izandako jendea, edo haien parekoetan aritu izandakoa (ASMOZ, Hizkuntza Eskola Ofiziala... ). Nolanahi ere den, gutxien jota kontu hauek jorratzen modu egiaztagarrian gutxienez 24 ordu aritu izana eskatuko da.

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.