304 - Idazkuntza / (II) Idazkuntzaren hasi-masiak (II.2): Kohesioa eta 305 - Idazkuntza / (III) Testugintza (2016-2017/Bilbo)

Argitaratua: asteartea, 13 iraila 2016, 9:42
Julia Marin
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Ikastaro-mota:
    • Aurrez aurreko ikastaroa
  • Bisitak: 945
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Irakaslea

Julia  Marin Arteaga – Freelance. Donostia.

Aurkezpena

Formazio-planaren “Hizkuntz kalitatearen oinarriak” izeneko lehen moduluan landu ditugun hiru gaietan (“Hitz-ordena”, “Puntuazioa”, “Argitasuna”), perpaus-mailako kontuen inguruan jardun dugu gogoeta egiten, prosamoldean korapiloak detektatzen eta esaldi argiak idazteko jarraibideak ematen.

Bigarren moduluan, berriz, “Idazkuntzaren hasi-masiak” izenekoan,  lehen urratsa eman, eta Koherentziaren erabileran trebatu gara. Baliabideak eskuratu ditugu pentsamenduaren adierazpide logikoa gauzatu eta ideien aukera, hurrenkera eta garapen egokia bermatzeko.

Bigarren urratsa emango dugu: “Kohesioa”. Kohesioak idatziaren barne-lotura gauzatzen du. Baliabideak eskainiko dira ideiak behar bezala lotu eta haien arteko harremanak modu egokian adierazteko.

Eta hirugarren moduluari ekingo diogu: “Testugintza”. Idazkuntza teknika oinarrizkoak eskuratuko ditugu ideien hariari eutsi eta testuari egitura emateko.

Antolatzailea

HABE

Hartzailea

Duela bi ikasturte, 300 eta 301 eta, aurrekoan, 302 eta 303 kodedun ikastaroak egin zituztenentzat

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

304 kodeduna

2016/10/03 
2016/10/17 
2016/11/07
2016/11/21
2016/12/12
2017/01/16
2017/01/30

305 kodeduna

2017/02/13 
2017/02/27 
2017/03/13 
2017/03/27 
2017/04/24
2017/05/15 
2017/05/29
2017/06/12 

Ordutegia

12:00 - 15:00

Lekua

Bilbo — Euskararen Etxea (Agoitz plaza, 1 — Metroa: San Inazio / Irteera: Lekeitio)

Izena ematea

2016ko irailaren 21etik 29ra   Izena eman

Iraupena

21 ordu (304)  eta 24 ordu (305)

Matrikularen prezioa
104,10 
Matrikularen ordianketa Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa-gutunarekin batera bidaliko dio HABEk faktura dagokionari, jaulkipen-datatik hiru hilabeteko epean ordain dezan. Alabaina, gomendagarria litzateke ordainketa ikastaroa hasi aurretik bideratzea (urriaren 17tik 31ra bitartean).

Baldintzak

. Ikastaroa 305 kodedunarekin batera egin behar da
. 300, 301, 302 eta 303 ikastaroak egin izana

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.