304 - Idazkuntza / (II) Idazkuntzaren hasi-masiak (II.2): Kohesioa eta 305 - Idazkuntza / (III) Testugintza (2016-2017/Basauri)

Argitaratua: asteartea, 13 iraila 2016, 9:46
Julia Marin
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Ikastaro-mota:
    • Aurrez aurreko ikastaroa
  • Bisitak: 183
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Irakaslea

Julia  Marin Arteaga – Freelance. Donostia.

Aurkezpena

Formazio-planaren “Hizkuntz kalitatearen oinarriak” izeneko lehen moduluan landu ditugun hiru gaietan (“Hitz-ordena”, “Puntuazioa”, “Argitasuna”), perpaus-mailako kontuen inguruan jardun dugu gogoeta egiten, prosamoldean korapiloak detektatzen eta esaldi argiak idazteko jarraibideak ematen.

Bigarren moduluan, berriz, “Idazkuntzaren hasi-masiak” izenekoan,  lehen urratsa eman, eta Koherentziaren erabileran trebatu gara. Baliabideak eskuratu ditugu pentsamenduaren adierazpide logikoa gauzatu eta ideien aukera, hurrenkera eta garapen egokia bermatzeko.

Bigarren urratsa emango dugu: “Kohesioa”. Kohesioak idatziaren barne-lotura gauzatzen du. Baliabideak eskainiko dira ideiak behar bezala lotu eta haien arteko harremanak modu egokian adierazteko.

Eta hirugarren moduluari ekingo diogu: “Testugintza”. Idazkuntza teknika oinarrizkoak eskuratuko ditugu ideien hariari eutsi eta testuari egitura emateko.

Antolatzailea

Basauriko Udal Euskaltegia HABErekin lankidetzan

Hartzailea

Ikastaro itxia. Duela bi ikasturte, 300 eta 301 eta, aurrekoan, 302 eta 303 kodedun ikastaroak egin zituzten Basauriko udal-euskaltegiko irakasleentzat

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

304 kodeduna

2016/10/10 
2016/10/24 
2016/11/14 
2016/11/28 
2017/01/09 
2017/01/23 
2017/02/06 

305 kodeduna

2017/02/20 
2017/03/06 
2017/03/20 
2017/04/03 
2017/05/08 
2017/05/22 
2017/06/05 
2017/06/19

Ordutegia

12:30 - 15:30

Lekua

Basauriko Udal Euskaltegia (Urbi, 33 – 48970 BASAURI)

Izena ematea

2016ko irailaren 21etik 29ra  (Izen-ematea Juanjo Lasak kudeatuko du.)

Iraupena

21 ordu (304)  eta 24 ordu (305)

Baldintzak

. Ikastaroa 305 kodedunarekin batera egin behar da
. 300, 301, 302 eta 303 ikastaroak egin izana

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.