362 –HEOCaren ildo metodologikoei jarraikiz ikasmaterialak sortzen (2016 / Donostia)

Argitaratua: asteazkena, 2016(e)ko maiatzaren 18(e)an, 08:54(e)an
Eskarne Lopetegi

Irakaslea

 Eskarne Lopetegi Zalakain eta Esther Isasa Gaskue - HABE. Donostia.Esther Isasa

Aurkezpena

Kontuan hartzekoa da, irakaskuntzan ezer berritu nahi bada, besteak beste, berrikuntza horiek ikasgelako lanerako proposamenetan mamitu beharko direla, irakasleengan berrikuntzako asmo horiek  errotzeko; eta,   curriculum berria ezarri ahal izateko, behar diren irakasleen prestakuntza-programei laguntzeko.

HEOC dokumentuaren argitalpenak ekarritako berrikuntzak ikasmaterialetara egokitu beharrari erantzun nahi dio ikastaroak.

Antolatzailea

HABE eta Gipuzkoako udal-euskaltegiak lankidetzan

Hartzailea

Gipuzkoako udal-euskaltegietako irakasleak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2016ko ekainaren 30 eta uztailaren 1

Ordutegia

09:00 - 14:30

Lekua

Donostia – HABE (Vitoria-Gasteiz, 3 – 4. solairuko G2 aretoa)

Izena ematea

2016ko maiatzaren 18tik ekainaren 8ra  Izena eman

Iraupena

10 ordu

Matrikularen prezioa

34,70€

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa-gutunarekin batera bidaliko dio HABEk faktura dagokionari, jaulkipen-datatik hiru hilabeteko epean ordain dezan. Alabaina, gomendagarria litzateke ordainketa ikastaroa hasi aurretik bideratzea (ekainaren 15etik 30a bitartean).

Baldintzak

Aldez aurretik egin beharreko lana burutu eta plataforma baliatuz irakasleei bidaltzea ikastaroa hasi baino bi aste lehenago.

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.