330 – Idazketa sortzailea: Nitik Gura (2016 / Bilbo)

Argitaratua: ostirala, 2016(e)ko maiatzaren 13(e)an, 11:20(e)an
Yolanda Arrieta

Irakaslea

Yolanda Arrieta – Freelance. Usurbil.

Aurkezpena

Gauzak idatziz kontatzeko entrenamendu bat da idazketa-tailerra. Tailer honetan, idazketa sortzailea landuko dugu, batik bat. Horretarako, euskarak -men atzizkiaz izendatutako ahalmenak jarriko ditugu martxan: ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena, ukimena… Irudimena eta logika lagun bikiak direla ohartuko gara. A! Eta emoziorik gabe ez goazela inora.

Aditza, gramatika, hiztegia, egiturak nahiz deklinabidea modu librean erabiltzeko saiakera bat izango da; idazlanak elikatzeko proposamen-multzoa; euskara NI-arekin konektatu eta besteokin partekatzeko praktika osasungarria.

Antolatzailea

HABE

Hartzailea

Euskaltegietako irakasleak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2016ko irailaren 19, 20 eta 21

Ordutegia

09:00 - 13:30

Lekua

Bilbo. Euskararen Etxea (Agoitz plaza, 1)  Metroa: San Inazio, Irteera: Lekeitio

Izena ematea

2016ko maiatzaren 18tik ekainaren 8ra.  Izena eman

Iraupena

12 ordu

Matrikularen prezioa

52,10€

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa-gutunarekin batera bidaliko dio HABEk faktura dagokionari, jaulkipen-datatik hiru hilabeteko epean ordain dezan. Alabaina, gomendagarria litzateke ordainketa ikastaroa hasi aurretik bideratzea (ekainaren 15etik 30a bitartean).

Baldintzak

Libreta polit, kutun, berezi bat ekartzea.

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.