Hizkuntza kontuak, hizkuntz kontuak, hizkuntza-kontuak, hizkuntz-kontuak? (Bilbo)

Argitaratua: osteguna, 2018(e)ko ekainaren 7(e)an, 13:11(e)an
inaki villoslada
  • Atala:
  • Jakintza arloak:
  • Ikastaro-mota:
    • Aurrez aurreko ikastaroa
  • Hizkuntza-arloa:
    • Hizkuntzalaritza
  • Bisitak: 233
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Izena emateko formularioa

IÑAKI VILLOSLADA

Iñaki Villoslada, Donostian jaioa, Euskal Filologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean eta Zuzenbidean UNEDen. Euskara-irakasle Donostiako Euskaltegietan 1982tik 1990era bitartean, IVAPeko teknikaria administrazioko hizkuntza-eskakizunak ebaluatzeko bederatzi urtean gero, eta hemezortzian Osakidetzako euskara teknikaria, Erakunde Zentralean lehenengo eta Donostialdea erakunde sanitario integratuan gero 2018ra arte, normalizazio- eta itzulpen-lanak egiten, batean zein bestean. Egun, euskalduntze-teknikaria da HABEn. Horrez gain, euskal erretorikako artikulu batzuk idatzi ditu, eta Historiako zenbait liburu itzuli enkarguz.

HELBURUAK

OROKORRA: Euskaraz idaztean nahiz hitz egitean dauden hizkuntz zalantzak bistaratu eta argitzea

OPERATIBOAK:

  1. Hitz berriak sortzeko baliabideak birpasatu ortografia aldetik.
  2. Azalpen gramatikalak emateko metahizkuntza erabiltzen ohitzen hasi.
  3. Puntuazio markaren baten erabilera modu integratuan landu.
  4. Irakasleen idazketa-mailan segurtasuna eta autonomia (erabaki-ahalmena) handiagotzeko hastapen batzuk jarri.
  5. Hiztegiak, banku terminologiak, corpus arakatzaileak (Hiztegi Batua, Zehazki, Euskalterm…) erabiltzeko irizpideak landu.
  6. Zenbait hizkuntza-zalantza argitu: ortografia, morfologia, sintaxia, ortotipografia etabar.

Izenburua

Hizkuntza kontuak, hizkuntz kontuak,

hizkuntza-kontuak, hizkuntz-kontuak?

Bilbo

Antolatzailea

HABE

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Gaia

Euskara

Aditua:

Iñaki Villoslada

Iraupena:

10 ordu / 2 saio

Noiz-nongoak

Bilbon

Euskararen Etxea, Agoitz plaza 1
 2018ko urriaren 19 eta 26an
 Orduak: 09:00 – 14:30

Norentzat

Euskaltegietako irakasle eta langileentzat

Matrikula

34,70€

Izena emateko epea

 2018/09/10 – 2018/10/05

Eskaerak onartzeko eguna

 2018/10/11