344 – HEOCaren gidalerro nagusiak: C1 (2015-2016) / 2

Argitaratua: asteartea, 2 otsaila 2016, 9:40
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Ikastaro-mota:
    • Online ikastaroa
  • Bisitak: 129
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Agindua uztailaren 31n argitaratu zen EHAAn (http://www.habe.euskadi.eus/bopv2/datos/2015/07/1503391e.pdf). Eta 2015eko urriaren 1etik aurrera jarriko da indarrean ondorio guztietarako.

Horrela, bada, helduen euskalduntzearen araubide akademikoaren baitan, euskalduntzegintzan dihardugun guztiok erreferentziazko oinarrizko curriculumaren eskakizun eta zehaztapenetara egokitu beharko dugu Euskaltegiaren Curriculum Proiektua, ikasprozesuaren programazioa, langaien eta ikastunitateen diseinua, ikastereduak --aurrez aurrekoa, jardun bikoa, autoikaskuntza--, ebaluazioa eta euskara-mailen egiaztatzegintza.

Erronka handia da aurrean duguna, baina etenik gabeko hobekuntzaren bidetik eta profesional guztion orain arteko eskarmentua baliatuz gaindituko duguna.

Horregatik eta horretarako, Curriculuma ezagutarazteko, hain zuzen ere, berariazko prestakuntza-egitasmoa taxutu du HABEk 2015-2018 ikasturteetarako. Ikasturtero sei ikastaro eskainiko ditu, dohainik eskaini ere: hiru, urritik urtarrilera (A1, B1, C1) eta beste hiru, otsailetik maiatzera (A2, B2, C2).

Ikastaro bakarra egiteko egokiera izango dute euskaltegietako irakasleek egitasmoak dirauen bitartean; hain zuzen ere, maila bateko ikastaroari etekina ateraz gero, gai izango baitira curriculumaren gida-lerro nagusiak beste mailatara egokitzeko.

  • Adituak: Aitziber Larramendi eta Amaia Olabarria (HABE)
  • Ikastaro mota: On-line
  • Gaia:
    • CURRICULUMA
      • Oinarrizko curriculuma
  • Antolatzailea: HABE
  • Lekua: On-line
  • Norentzat: Euskaltegietako irakasleentzat, plaza-kopurua bete arte (60 ikasle gehienez)
  • Iraupena: 50 ordu
  • Hasiera data: 2015/10/20
  • Amaiera data: 2016/01/22
  • Izen-ematea: 2015/09/21 - 2015/10/06
  • Matrikula: 0 €
  • Baldintzak eta betekizunak: Ikasgela www.ikasten.ikasbil.net helbidean dago. Ikastaroaren hasiera-egunean, ataritik plataforma barrura sartu, eta idatzi dagozkizun erabiltzaile-izena eta pasahitza. "Nire ikastaroak” sailean aurkituko duzu ikasgela.

Programa

Ikastaroa