"Formación de tutores de prácticas docentes en cursos de formación inicial" ikastaroa

Argitaratua: osteguna, 15 urria 2020, 2:11
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Jakintza arloa:
  • Ikastaro-mota:
    • Online ikastaroa
  • Ikastaroaren antolatzailea:
    • Instituto Cervantes
Cervantes institutua
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Jakintza arloa:
  • Ikastaro-mota:
    • Online ikastaroa
  • Ikastaroaren antolatzailea:
    • Instituto Cervantes
  • Bisitak: 104
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Lantzean behin ematen dugu Cervantes institutuak antolatzen dituen prestakuntza-jardueren berri. Izan ere, gaztelania-irakasleei begira eratuak izan arren, edozein hizkuntzatan aritzen direnentzat ere interesgarriak izaten dira maiz. Adibide gisa, gaur hasi den "Formación de tutores de prácticas docentes en cursos de formación inicial" online ikastaroa, "lidergorako ikastaro" gisa sailkatua. Halaber, nahiz eta gaur hasi den, badago oraindik matrikulatzeko aukerarik.

Ikastaroak jarraibide eta tresna praktikoak eskaintzen ditu hasierako prestakuntza-ikastaroetan diharduten irakasleen praktikak tutorizatzeko. Honako hauei dago zuzendua: irakasle berrien tutoretzan hasi nahi duten irakasleei, arduradun akademikoei eta prestatzaileei. Zenbait kasutatik abiatuta,  praktiketako tutorearen planifikazio-, jarraipen- eta ebaluazio-eginkizunei eta -atazei buruzko hausnarketa proposatzen da, bai eta irakasle berrien irakaskuntza-gaitasunaren garapenean duen eginkizunari buruzkoa ere. Ikastaroan, praktiketako tutore bati dagozkion zereginak egiteko gaitasunak garatzera bideratutako jarduerak proposatuko dira: helburuen plangintza, jardueraren behaketa, atzeraelikadura formatiboa eta ebaluazioa.

20 orduko iraupena aurreikusten da. 4 astetan zehar landuko diren edukiak beste horrenbeste modulutan daude antolatuta:

  1. Irakasleen prestakuntzaren printzipioak: irakaskuntza-konpetentziaren garapena eta gogoeta-ikaskuntza irakasleen prestakuntzan
  2. Lantokian prestatzen ari den irakasle baten praktikaldia planifikatzea. Kasu praktikoak aztertzea eta norberaren plangintza proposatzea.
  3. Praktika aztertzeko saioak. Nola sustatu praktiketako irakaslearen ikaskuntza
  4. Prozesuaren ebaluazioa: zer egin dugu eta zer egin dezakegu hemendik aurrera?

Honako hauek dira helburuak:

  • Tutoretza-aldian erabakiak hartzea eta esku-hartzea.
  • Eskolan behatzeko erremintak zein prozedurak erabiltzea, baita analisirako irizpideak baliatzea.
  • Praktiketako irakasleari atzeraelikadura formatibo eraginkorra ematea.
  • Praktiketako irakaslearen behar eta garapen-mailari egokitutako irakas-jarduerak proposatzea eta burutzea.
  • Praktiketako irakaslearen ikaskuntza ebaluatzea.

Fernando López Murcia eta Cristina Moreno Camacho dira ikastaroaren edukigileak. Tutoreak, berriz, Beatriz Arribas Arévalo eta Teresa García de Muruais.

Beste eduki interesgarriak

Cervantes institutua

Prestakuntza-eskaintza Cervantes institutuan. 2020ko iraila-abendua

Ekainaren 16an irekiko du Cervantes institutuak 2020ko iraila-abendua bitarteko ikastaroetan izena emateko epea. Gaztelaniaz emango dira; hala ere, edozein hizkuntzatako irakasleentzat izan daitezke horietako batzuk interesgarriak.