361 – Evaluación continua y portafolio en los niveles A1 y A2 de aprendizaje de segundas lenguas, herramienta para la autorregulación del alumno y la mediación docente (2016 / Bilbo)

Argitaratua: asteazkena 18 maiatza 2016, 08:56
Carmen Ramos

Irakaslea

Carmen Ramos Méndez – Universidad de Lenguas Aplicadas-SDI. Múnich.

Aurkezpena

Ikerketen arabera, hizkuntzen ikaskuntzan arrakasta izateko funtsezko faktorea da ikasleak bere burua erregulatzea; hau da, garrantzitsua da ohartzea nola ikasten dugun, zerk laguntzen digun hobetzen, eta nola izan gaitezkeen ikasle autonomoagoak. Horrek ez du esan nahi bakardadean ikastea, baizik eta ikaskuntza-prozesuaren ardura eta kontrola nork bere gain hartzea. Irakasleen ikuspuntutik, garrantzitsua da ikasleei beren burua erregulatzen laguntzea, horretarako tresnak emanez eta ikaskuntza-prozesuaren aurrerabideari buruzko informazioa emango duen ebaluazio formatiboa eginez. Horretarako oso tresna erabilgarria da portfolioa. 
Irakaslearen feedback dialogikoak, ikasleen errendimendua hobetu ez ezik, beren motibazioa ere areagotuko du. Horrela, ezagutzak transmititzen dituzten irakasle izatetik, beren ikaskuntza-prozesuaren ardura erabatekoa duten ikasleak lagundu eta gidatzen dituzten irakasleak izatera pasako gara.

*****

Según la investigación, un factor de éxito esencial en el aprendizaje de lenguas es la autorregulación del aprendiz, es decir, es importante que seamos conscientes de cómo aprendemos, qué nos ayuda a mejorar y cómo podemos ser aprendices más autónomos, lo cual no quiere decir aprender en solitario, sino asumir responsabilidad y control sobre nuestro proceso de aprendizaje. Desde el punto de vista de los docentes, es importante contribuir a la autorregulación de los alumnos, facilitándoles herramientas para ello y realizando un tipo de evaluación formativa que le proporcione información sobre cómo van avanzando en su proceso de aprendizaje. Un instrumento muy útil para ello es el portafolio.

El feed-back dialógico por parte del profesor no solo hará que mejore el rendimiento de los alumnos, sino que influirá de forma positiva en su motivación. De esta forma pasaremos de ser profesores que transmiten conocimientos a ser docentes que acompañan y guían a alumnos plenamente responsables de su proceso de aprendizaje.

Antolatzailea

HABE

Hartzailea

Euskaltegietako irakasleak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2016ko uztailaren 12 eta 13

Ordutegia

09:00 - 14:30

Lekua

Bilbo. Euskararen Etxea (Agoitz plaza, 1) Metroa: San Inazio, Irteera: Lekeitio

Izena ematea

2016ko maiatzaren 18tik ekainaren 8ra.   Izena eman

Iraupena

10 ordu

Matrikularen prezioa

43,37€

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa-gutunarekin batera bidaliko dio HABEk faktura dagokionari, jaulkipen-datatik hiru hilabeteko epean ordain dezan. Alabaina, gomendagarria litzateke ordainketa ikastaroa hasi aurretik bideratzea (ekainaren 15etik 30a bitartean).

Baldintzak

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa