122_16 - El profesor de lenguas / IX: Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje – Principales tendencias metodológicas, enfoques y métodos contemporáneos (2016 / Donostia)

Argitaratua: ostirala, 13 maiatza 2016, 11:20
Gabriel Díaz Maggioli

Irakaslea

Gabriel Díaz Maggioli (irakasle gonbidatua)

Aurkezpena

Ikastaroan, hizkuntza-irakaslearen oinarrizko gaitasuna aztertzen da: metodologia-gaitasuna. Berau ikaskuntzaren izaeran eta hizkuntzaren ikusmolde jakin batean oinarritzen da; eta zutoin horien gainean, bere diseinua (helburuak, syllabusa, jarduerak, ikaslearen eta irakaslearen zereginak, materialak…), zeina, era berean, ikaskuntza-testuingurura moldaturiko sekuentzia eta prozedura prototipikoen erabileran gauzatuko baita, egokia izateko. Eta horren haritik, aukeratu nahi den bide metodologikoari etekina ateratzeko, besteak beste, honako aldagai hauek hartu behar ditugu gogoan: 1 Irakasten den hizkuntza: H1-ama hizkuntza, H2-bigarren hizkuntza, AH-atzerriko hizkuntza 2 Ikaslearen adina 3 Derrigorrezko edo ez-derrigorrezko hezkuntza 4 Ikasteko premiak 5 Ikaslearen maila (hasierakoa, ertainekoa, aurreratua) 6 Tradizio pedagogikoa 7 Irakaslearen formazioa 8 Baliabideak eta beste eskakizun zenbait.

Antolatzailea

HABE - EHU

Hartzailea

Derrigorrezko hezkuntzan edota derrigorrezkoa ez den hezkuntzan, H1 (ama- hizkuntza), H2 (bigarren hizkuntza) edota AH (atzerriko hizkuntza) irakaskuntzan ari diren profesionalei zuzendua. Eta arlo horretan lan egiteko gaitzen ari diren ikasleei edo gaitzeko asmoa duten guztiei.

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2016ko uztailaren 4, 5, 6, 7 eta 8

Ordutegia

09:00 - 13:45

Lekua

Donostia. Miramar jauregian

Izena ematea

On line: www.bit.ly/1MuOLLy gunean www.uik.eus

Aurrez aurre. Gipuzkoako eta Bizkaiko ohiko egoitzetan:

  • Miramar Jauregia (Mirakontxa pasealekua, 48 – 20007 DONOSTIA) Astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 16:30era; ostiraletan, 8:00etatik 13:30era
  • Bizkaia Aretoa (Abandoibarra, 3 – 48009 Bilbo / 9:00etatik 15:00etara)

Iraupena

50 Ordu (Balio akademikoa)

Matrikularen prezioa

Matrikularen ordainketa

 

Baldintzak

Informazioa

Tel.-zkia. 943 219511 eta info@uik.eus