327- Diseño de secuencias didácticas para aprender a hablar en niveles intermedios e iniciales (2016 / Bilbo)

Argitaratua: ostirala, 13 maiatza 2016, 11:20
Montserrat Vilà

Irakaslea

Montserrat Vilà – Universitat Autònoma de Barcelona. Barcelona.

Aurkezpena

Prestakuntza-jardueraren helburua da erakustea sekuentzia didaktikoen bidezko hizkuntza-irakaskuntzaren  ikuspegia, ahozko hizkuntza ikasteko eta irakasteko prozesuetarako oso egokia den metodologia moduan, bai hasierako, bai erdialdeko mailetarako; zeren eta zailtasunak mailakatzea eragiten baitu ahoz ekoizteari ekin aurretik.

*****

El objetivo de la actividad formativa es mostrar el enfoque didáctico de la enseñanza de la lengua a través de secuencias didácticas (SD) como una metodología especialmente adecuada para los procesos de enseñanza y aprendizaje de la lengua oral desde los niveles iniciales y medios, ya que incide en la dosificación de las dificultades previas a la producción oral.

Antolatzailea

HABE

Hartzailea

Euskaltegiko irakasleak. Eta interesaturik dagoen oro plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2016ko uztailaren 13 eta 14

Ordutegia

09:00 - 14:30

Lekua

Bilbo. Eusko Jaurlaritza (Gran Via, 85 — 1. solairuko B1 aretoa)

Izena ematea

2016ko maiatzaren 18tik ekainaren 8ra.  Izena eman

Iraupena

10 ordu

Matrikularen prezioa

43,37€

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa-gutunarekin batera bidaliko dio HABEk faktura dagokionari, jaulkipen-datatik hiru hilabeteko epean ordain dezan. Alabaina, gomendagarria litzateke ordainketa ikastaroa hasi aurretik bideratzea (ekainaren 15etik 30a bitartean).

Baldintzak

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.