Bateratze-saioak 2018-1 egiteko eta aztertzaile izendatua izateko eskaerak

Argitaratua: ostirala, 2018(e)ko urtarrilaren 12(e)an, 11:10(e)an
bateratze-saioak 2017
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Ikastaro-mota:
    • Jardun biko ikastaroa
  • Bisitak: 2666
  • Iruzkinak: 6
  • Gogokoak: 1

Kodea - Izenburua

Bateratze-saioak 2018-1 egiteko eta aztertzaile izendatua izateko eskaerak

ANTOLATZAILEA:

HABE

MOTA:

Ikastaroa (on line eta aurrez aurre) B1, B2, C1 eta C2 mailetan; on line A1 eta A2 mailetan.

GAIA:

Ebaluazio-irizpideak bateratzeko saioak

ADITUAK:

A1: Naiara Zubimendi;    A2: Miren Errazu

B1: Julio Aparicio;          B2: Koro Coca

C1: Josu Goikoetxea;      C2: Alex Mungia

LEKUA

Aurrez aurreko saioak Gasteizen, Bilbon, Donostian B1, B2, C1 eta C2 mailetan.

IRAUPENA:

15 ordu

NOIZ-NONGOAK

2018/02/20 – 2018/03/13   B1, B2, C1 eta C2 mailetan
2018/03/12 – 2018/03/23   A1 eta A2 mailetan

NORENTZAT

HABEn, irakasle-datutegian jasota dauden euskara-irakasleentzat edota HABEren egiaztatze-deialdiren batean euskalduntzearen alorrean aditua izateagatik aztertzaile parte hartu dutenentzat.

IZENA EMATEKO EPEA

2018/01/16 – 2018/01/31

MATRIKULA

Doakoa

BALDINTZAK ETA BETEKIZUNAK

Izena bi mailatarako eman daiteke, baldin eta data desberdinetan egiten badira bateratze-saioak.

PROGRAMA – MATERIALA:

On line eskainiko da.

OHARRA

1.- Bete itzazu eskatutako DATU guztiak.

2.- 2018an aztertzaile izateko, ezinbestekoa da AZTERTZAILE IZENDATUA IZATEKO ESKAERA egitea (formularioaren azken atala).

3.- 2018an aztertzaile izateari utziz gero, EZ erantzuna eman AZTERTZAILE-IZENDAPENAren ataleko lehen galderari.

Bateratze-saioan izena eman eta aztertzaile izendatua izateko FORMULARIOA

Erakutsi iruzkinak
  • maribel velasco-ren irudiamaribel velasco - az., 2018(e)ko urtren 31(e)an, 21:53(e)an
    Gabon. ezinezkoa izan zait izen ematea. Hainbat saiakeraren ostean, ez dakit zer gehiago egin dezakedan. bidali, mesedez, erabiltzailea eta pasahitza sartzeko. Eskerrik asko.
  • Lohitzune Rodriguez-ren irudiaLohitzune Rodriguez - og., 2018(e)ko otsren 1(e)an, 12:16(e)an
    Kaixo!
    Neuk ere arazoak izan ditut erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin, eta ezin izan dut izena eman. Ba al dago hori konpontzerik? Nori zuzendu behar gatzaizkio izen-ematea burutu ahal izateko?

    Mila esker, eta barka eragozpenak!
  • 2012ko maiatzekoaIñaki Murua - og., 2018(e)ko otsren 1(e)an, 15:58(e)an
    Ebaluazio-atalean eman dugu adierazi duzuenaren berri.
    Ondo izan... eta ez dago zergatik ;-)
  • Mirari Garcia de Cortazar donostia01part-ren irudiaMirari Garcia de Cortazar donostia01part - og., 2018(e)ko otsren 1(e)an, 21:09(e)an
    Neuk ere arazoak izan ditut erabiltzaile-iizenarekin esta pasahitzarekin, ez dizkit onartu, behin esta berriz saiatu arren.. Badago izena emateko beste moduren bat? Zer egin dezaket? Mila esker!
  • Usua Santxo Zabala-ren irudiaUsua Santxo Zabala - ig., 2018(e)ko otsren 25(e)an, 19:53(e)an
    Arratsalde on,
    Nik izena eman nuelakoan nengoen, baina B2ko bateratzea hasi da (lankideek hala esana) eta niri mezurik ez zait iritsi. Hala ere gaur nire ikastaroetan sartu naiz eta ez dudala ezer ikusi dut.
    B2 bateratze saiotan sartzerik banu eskertuko nizueke,
    Uxue
  • Alex Mungia-ren irudiaAlex Mungia - al., 2018(e)ko otsren 26(e)an, 15:02(e)an
    Kaixo, Usua:
    HABEren datutegian ez zara azaltzen, ez baituzu matrikularik egin. Une honetan, ezinezkoa da bateratze-saioetan parte hartzea, epe guztiak agortuta baitaude. Nolanahi ere, 2018an bigarren bateratze-saio bat antolatuko dugu irail aldean, eta, orduan matrikulatzea erabakitzen baduzu, egiazta ezazu ongi burutu duzula (Ebaluazio Atala: ebaluazio@habe.eus / 943022609).
    Ongi izan.
    Alex Mungia
    Ebaluazio Atala