302 – Argitasuna eta 303 – Koherentzia (2015-2016 / Bilbo)

Argitaratua: igandea, 18 urria 2015, 8:50

Matrikulatzeko formularioa bete

  • Argitasuna
Argitasuna aspaldiko kezka da euskararen erabiltzaile guztiontzat. Ikastaro honetan, prosamoldea iluntzen duten auziak aztertuko ditugu, azaletik bada ere, eta trebezia eskuratuko korapilo horiek askatu eta testu ulergarriagoak idazteko.

  • Koherentzia
Formazio-planaren "Hizkuntz kalitatearen oinarriak” izeneko lehen moduluan landu ditugun hiru gaietan (hitz-ordena, puntuazioa, argitasuna), perpaus-mailako kontuen inguruan jardun dugu gogoeta egiten, prosamoldean korapiloak detektatzen eta esaldi argiak idazteko jarraibideak ematen.

Baina testua esaldi-pilaketa hutsa baino askoz gehiago denez, ikastaldi honetan, lehen urratsak eginez idazkuntzarantz, koherentziaren erabileran trebatuko gara. Baliabideak eskainiko dira pentsamenduaren adierazpide logikoa gauzatu eta ideien aukera, hurrenkera eta garapen egokia bermatzeko: testuaren egitura, tesiaren garabideak, paragrafoaren eraketa, ideien arteko hierarkia, diskurtsoaren ardatza, pentsamendu-batasuna.

  • Aditua: Julia Marin Arteaga
  • Ikastaro mota: Aurrez aurre
  • Gaia:
    • LINGUISTIKA
      • Testuak
    • CURRICULUMA
      • Trebetasunak: Idazmena
  • Antolatzailea: HABE
  • Lekua: Bilbo - Euskararen Etxea (Agoitz plaza, 1 -- Metroa: San Inazio / Irteera: Lekeitio)
  • Norentzat: 2014-2015 ikasturtean 300 (Hitz-ordena) eta 301 (Puntuazioa) kodedun ikastaroak Bilbon egin zituzten euskaltegietako irakasleentzat.
  • Iraupena: 15 ordu (302), 21 ordu (303)
  • Data eta ordutegia:
302 kodeduna:

2015/11/23 12:00 - 15:00
2015/12/14 12:00 - 15:00
2016/01/18 12:00 - 15:00
2016/02/01 12:00 - 15:00
2016/02/15 12:00 - 15:00

303 kodeduna:

2016/02/29 12:00 - 15:00
2016/03/14 12:00 - 15:00
2016/04/11 12:00 - 15:00
2016/04/25 12:00 - 15:00
2016/05/09 12:00 - 15:00
2016/05/23 12:00 - 15:00
2016/06/06 12:00 - 15:00

  • Izen-ematea: 2015/09/21 - 2015/10/06
  • Matrikula: 86,80 €
  • Matrikula ordaintzeko epea: 2015/10/13 - 2015/10/31
    HABEk faktura bidaliko dio ordainketa egin behar duenari, ordainketa-gutunarekin batera. Jaulkipen-datatik, hiru hilabeteko epea dago fakturaren ordainketa egiteko (epe hori ordainketa-gutunean dago adierazita). Hori horrela, halere, ikastaroa hasi aurretik egitea komeni da. Eta, ahal bada, urriaren 13tik 31ra bitartean.
  • Baldintzak eta betekizunak: 2014-2015 ikasturtean 300 (Hitz-ordena) eta 301 (Puntuazioa) kodedun ikastaroak egin izana

Programa

Matrikulatzeko formularioa bete