Ahoskera I: Euskararen prosodiarantz. Donostia

Argitaratua: osteguna, 2018(e)ko ekainaren 7(e)an, 11:44(e)an
Julia Marin

Izena eman Donostiako ikastaroan

Julia Marin

Billabonako ikastolan eta Donostiako HABE euskaltegian irakasle hamar bat urtean ibili ondoren, letrekin topo egin zuen, Martuteneko Itzultzaile Eskolan. Harrezkero, komunikazio teknikak jorratzen eta esperimentatzen dihardu.
1992an, Xabier Mendiguren Bereziarturekin batera, Itzulidatz lan-taldea sortu zuen, mordoxka bat irakasle, itzultzaile eta idazle trebatu dituena idatzizko komunikazioan. Hamalau urte eman ditu Testu interpretazioa euskaraz gaia irakasten Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean.

Helburuak

Orokorrak:

  •    Irakasleak trebatzea irakurketa zuzena eta euskal doinuaren araberakoa egiten.
  •    Ikasitakoa ikasgelan berehala aplikatzen hastea, hiru mailatan: irakasleak testuliburuetako zein bestelako testuak ikasleen aurrean irakurtzeko, ikasleen ahots gorako jardunak zuzentzeko eta ikasleei jarraibideak emateko ahoskeraren inguruan.
  •    Baliabideak eskuratzea irakurmena eta ahoskera lantzeko.
  •    Baliabideak eskuratzea ikaslearen komunikazio gaitasuna garatzeko.
  •    Ahoskerarekin zerikusia duten alderdien gaineko eztabaida eta hausnarketa bultzatzea.

Operatiboak

  • Ikasleen abiapuntu maila ezagutu.
  • Gaia kokatu.
  • Gogoeta bultzatu.
  • Prosodia teoria: irizpideak eman.
  • Praktika: testuak irakurri ahots gora.
  • Nork bere buruaren diagnostikoa egin.
  • Ikus-entzunezko batzuk aztertu.

Programa

Testu idatziak ahots gora irakurtzen ikasiko dugu. Horretarako, ahoskera arauak abiapuntutzat hartu eta euskara naturala bermatzen duten prosodia gaiak jorratuko ditugu.

Edukiak

  1.  Ahoskera zuzena: Euskaltzaindiak arautua
  2.  Mintzamolde jatorra: euskal doinua
  3.  Hausnarketa: erregistroak, euskalkia/batua

Metodologia:

Ikastaro teoriko praktikoa. Praktikari emango zaio lehentasuna.
Saio teorikoetan, ahozko adierazpide zuzenari dagozkion alderdien berri eman eta landuko dira. Saio praktikoetan, berriz, teoria irizpideak finkatuko dira hainbat testuren irakurketa dramatizatua eginez.
Dinamika horrek eskola orduetatik kanpo lan pixka bat egitea eskatuko dio parte hartzaileari testuen ahots gorako irakurketa nork bere kabuz prestatzen. Eskoletan, berriz, testuak jendaurrean irakurri, zuzenketak egin eta zalantzak argituko dira.

Ebaluazioa

  1. Aprobetxamendua neurtzeko froga(k)/Atazak.
  2. Irakaslearen behaketa sistematikoa.
  3. Irakasleak noizbehinka egindako erregistroak.
  4. Bestelakoak: Ebaluazio ariketa batekin emango zaio hasiera ikastaroari, ikasketari bakoitzaren abiapuntua ezagutzeko. Hortik aurrera, ebaluazio jarraitua izango da, ariketa praktikoetan oinarritua.

Izenburua

Ahoskera I: Euskararen prosodiarantz
Donostian

Antolatzailea

HABE

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Gaia

Ahoskera

Aditua:

Julia Marin Arteaga

Iraupena:

20 ordu / 5 saio

Noiz-nongoak

Donostian

HABEren egoitzan, Vitoria-Gasteiz kalean

Uztailaren 3, 4, 5, 9 eta 11ean

Ordua: 09:30-14:00

Norentzat

Irekia

Matrikula

52,10 €

Izena emateko epea

2018/06/08 – 2018/06/25

Eskaerak onartzeko eguna

2018/06/27