299 – Ahoskera – Ahots gorako irakurketa: paperetik ahora (II): Testu-interpretazioa

Argitaratua: astelehena, 5 ekaina 2017, 2:09
Julia Marin
  • Atala:
  • Jakintza arloak:
  • Ikastaro-mota:
    • Aurrez aurreko ikastaroa
  • Hizkuntza-arloa:
    • Linguistics
  • Bisitak: 685
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Irakaslea: Julia Marin Arteaga

Donostian bizi den lasartearra. Gaur egun, antzerki-itzultzailea eta irakasle autonomoa. Billabonako ikastolan eta Donostiako HABE euskaltegian irakasle hamar urtean ibili ondoren, letrekin topo egin zuen, Martuteneko Itzultzaile Eskolan, eta zeharo maitemindu. 1992an, Itzulidatz lan-taldea sortu zuen, Xabier Mendiguren Bereziarturekin batera. Geroztik, mordoxka bat irakasle, itzultzaile eta idazle trebatu ditu idatzizko komunikazioan.

Telesail eta antzezlan askotan parte hartu du itzultzaile eta zuzendari-laguntzaile gisa, besteak beste, Mephisto (Klaus Mann), Anarkista baten ezusteko heriotza (Dario Fo), Artea (Yasmina Reza), Lapur-zuloa (Stephen Adly Guirgis), Hor al zaude? (Javier Daulte), Grönholm metodoa (Jordi Galceran), Ilunpetan (Peter Shaffer), Presidente andreak (Werner Schwab) eta Ahuntza edo nor da Silvia (Edward Albee). Hamalau urte eman ditu Testu-interpretazioa euskaraz gaia jorratzen Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean. Jardun horren fruitu da ahots gorako irakurketa-metodo bat, Esatearen ederra izena duena. Ikastaro ugari diseinatu eta eman ditu irakurketaz eta ahozko komunikazioaz oro har, irakasleentzat, aktoreentzat eta komunikabideetako profesionalentzat.

Matrikula egiteko formularioa

Izenburua

299 – Ahoskera – Ahots gorako irakurketa: paperetik ahora (II): Testu-interpretazioa

Nork

Julia Marin Arteaga

Iraupena

20 ordu

Lekua

Donostian

HABEren egoitzan G2 gelan

Noiz

Uztailaren 4, 5, 6, 10 eta 12an (09:30 - 14:00) (30’ atsedenaldia)

Matrikula

52,10 €

Izena emateko epea

Ekainaren 5etik 16ra

Eskaerak onartzeko epea

Ekainaren 19an

Baldintzak

298 – Ahoskera – Ahots gorako irakurketa: paperetik ahora (I): Euskararen prosodiarantz ikastaroa gainditu izana