Ahoskera II: Testu-interpretazioa Donostian

Argitaratua: asteazkena, 29 maiatza 2019, 10:40
Julia Marin

Izena eman Donostiako ikastaroan

Julia Marin

Billabonako ikastolan eta Donostiako HABE euskaltegian irakasle hamar bat urtean ibili ondoren, letrekin topo egin zuen, Martuteneko Itzultzaile Eskolan. Harrezkero, komunikazio teknikak jorratzen eta esperimentatzen dihardu.
1992an, Xabier Mendiguren Bereziarturekin batera, Itzulidatz lan-taldea sortu zuen, mordoxka bat irakasle, itzultzaile eta idazle trebatu dituena idatzizko komunikazioan. Hamalau urte eman ditu Testu interpretazioa euskaraz gaia irakasten Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean.

Helburuak

Operatiboak

  1. Testu-azterketan trebatzea
    1. Egiturari erreparatzea
    2. Testu-zatiak bereiztea
    3. Hitz gakoak identifikatzea
  2. Komunikazioa bermatzea
    1. Testua irudi bihurtzea
    2. Hitzak esanahiz eta ñabarduraz betetzea
    3. Ideien hierarkia transmititzea
    4. Isiluneak baliatzea
  3. Testuak eszenifikatzea
    1. Jardunari estilo jakin bat ematea: tonua, erritmo-aldaketak, abiadura, ikuspuntua
    2. Pertsonaiak eraikitzea
    3. Intentzioak erabakitzea: emozioen partitura
    4. Hitzak, irudiak, emozioak eta gorputza sinkronizatzea

    Programa laburtua:

    Unitate didaktikoak

    Irakastordu-kopurua
    1. Birpasa
    Ahoskera I: Prosodia
    2
    2. Testu-azterketa 3
    3. Komunikazioa 3
    4. Antzezpena 11
     5. Gorputza: arnasketa, mugimendua 1.5
     6. Praktiken balorazioa 2
    GUZTIRA 22,5

    Metodologia:

    Ikastaroa praktikara zuzendurik egongo da bereziki, eta ariketa praktikoetan oinarrituko da. Dinamika horrek eskola-orduetatik kanpo lan pixka bat egitea eskatuko dio parte hartzaileari, hainbat testu berridazteko edo itzultzeko proposatuko baitzaio. Eskoletan, berriz, funtsezko azalpen teorikoak eman, ariketak zuzendu eta zalantzak argituko dira.

     Izenburua

    Ahoskera II: Testu-interpretazioa
    Donostian

     Antolatzailea

     HABE

     Ikastaro-mota

     Aurrez aurrekoa

     Aditua:

     Julia Marin Arteaga

     Iraupena:

     22,5 ordu / 5 saio

     Noiz-nongoak

     Donostian
     HABEren egoitzan (G2 gela), Vitoria-Gasteiz, 3
    •  Egunak: 2019ko uztailaren 2, 3, 4, 8 eta 10ean

     Orduak: 09:30 – 14:00
     

     Norentzat

     Helduen euskalduntze eta alfabetatzean diharduten euskara irakasleak

     Matrikula

     69,40 €

     Izena emateko epea

     2019/06/03 – 2019/06/26

     Eskaerak onartzeko eguna

     2019/06/27

    Comments