Itzulpen saila
Itzulpen-saila
- Atala:
Arrakasta hizkuntza arrotzetan. Zazpi ikaslek nola lortu duten.
- Argitalpenak
- Sortua: 13 August 1993
- Bisitak: 653
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hemen kontatzen diren istorioak zazpi hizkuntz ikasle bikain heldurekin izan nituen ordu beteko elkarrizketa grabatuetan oinarritzen dira. Aurrerago, elkarrizketa antzekoak egin nizkien beste ikasle batzuei, baina hauen trebetasun orokorraz ez nekien ezer. Irakurleei guzti hauek ezagutarazten diegu, honela hizkuntza arrotzen ikaskuntzari buruzko beren ulermena frogatu eta gara dezaten. Izenak eta garrantzirik gabeko xehetasun batzuk aldatu egin ditugu, baina elkarrizketatuak benetakoak dira.
Hizkuntzaren zientziak: irakaskuntzarako desafioa?
- Argitalpenak
- Sortua: 11 May 1993
- Bisitak: 612
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Esan ohi da --eta hori, dudarik gabe, aldez bakarrik da gezurra- hizkuntzen irakaskuntza dela oraindik ere Jan pedagogikoen artean kontserbadoreenetako bat, eta bera dela bere helburu propioetatik (berezko hizkuntzaren funtsa den komunikazio-sistema ezagutu eta menderatzen ikastea) maizenik desbideratzen dena nolabaiteko xede historiko-kulturalen probetxutan (hizkuntza ideal baten arauak irakatsi, Grezia klasikoaren pentsamendu gramatikala berregin, "idazle onak" betikortu, etab.).
Hizkuntzak ikasteko irudiak
- Argitalpenak
- Sortua: 26 October 1992
- Bisitak: 705
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu honek irakasleak irudiak erabiltzeko modu berriak asma ditzan oinarria eta adorea ematea nahi nuke. Liburuan ematen diren irudiak erabiltzeko moduen adibide ugariak A partea Irudiak hizkuntz ikasgelan atalean, deskribatutako printzipioen adibide izateko aukeratu dira.
Arianaren haria
- Argitalpenak
- Sortua: 12 June 1992
- Bisitak: 623
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaurko gizakiaren arrakasta, bakarkakoa nahiz taldekakoa, bi baldintza hauen pean dago: 1) arazoei irtenbide emateko informazioak tratatzen jakitea, 2) informazio horiek igortzen jakitea, hau da, irtenbideak eta horietara iristeko erabili diren metodoak komunikatzea. Kuestioa jakitearen transferta denean edo norberaren ikuspegiak defendatzea, adierazpidea jeneralean hitza izaten da, zehazkiago esateko, testua. Beraz, ez da aski ideien jabe izatea; horiek adierazten jakin behar da.
Hizkuntzak irakasteko metodoak
- Argitalpenak
- Sortua: 26 December 1991
- Bisitak: 621
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza "arauen mende" zegoen eta, beraz, irakaskuntzak eta ikaskuntzak jarduera arautuak behar zuten izan: prozesua bat zetorren objektuarekin. Objektuaz ditugun pertzepzioen isla hau, praktikan ez da aldatu: metafora aldatu da. Orain "estrategiaz" mintzatu ohi gara; komunikatzea, hizkuntza estrategiaz erabiltzea da.
Hizkuntza arrotzak elkarreraginean irakasteko
- Argitalpenak
- Sortua: 26 May 1991
- Bisitak: 550
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Esaldi bakoitzeko hitz berriak arbelean idazten ditu eta ikasle bati edo biri errepikarazten dizkio. Ondoren, ikasleei hitz berri horiek beren hiztegi-koadernoan idazteko agintzen die. Gero, ikasgaiko testua irakurtzen du liburutik eta testu horri buruzko galderak egingo ditu. Bukatzeko, ikasleek beren liburuan irakurtzen dute testua, irakasleak aginduta. Txirrinak jotzean, hurrengorako ikasi behar dituzten hitzak ematen dizkie. Zer akats du 1978an lizeo batean gertatu zen eta metodo berdintsuarekin, aldi berean, beste milaka ikasleri emandako irakaskuntza modu horrek?
Bideoari bere mamia ateratzen
- Argitalpenak
- Sortua: 25 November 1990
- Bisitak: 541
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bideoari bere mamia ateratzen honek gida praktikoa izan nahi luke ingelesa nahiz beste hizkuntzaren bat irakasten dutenek telebistatik ahalik eta etekinik handiena atera ahal dezaten. "Aribide egokirako karpeta" ezartzea luke jomuga, bide hau erabiltzeko ideia zehatzez eta programa arruntetatik hartutako adibidez hornitua. Gainera, kapitulu bat dator sarrerako deskribapen gisa, antolaketa aukerei buruzko gogoetak eta kontsiderazio teknikoei buruzko eztabaida, bai erabakiak hartzeko oinarri gisa eta bai ekipamendutik ahalik eta fruiturik handiena atera ahal izateko.
Hizkuntza bizitzatik ikasi
- Argitalpenak
- Sortua: 25 July 1990
- Bisitak: 520
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu hau teknika-bilduma bat da, ikasleei hizkuntza ikasgelan era kontrolatuz eta seguruz lantzearen eta kanpoko mundu errealean erabiltzearen arteko zuloa betetzen lagundu nahi dien bilduma, hain zuzen. Tradizionalki, irakaslearen egitekoa ikasgelaren atean amaitu ohi da, hainbat astetan ariketak, drillak, rol-jokoak eta elkarrizketak egiten jardun ondoren. Hortik aurrera, ikasleei beren kasa moldatzen uzten zaie ikaskuntzaren azken urratsa emateko, hizkuntza modu kultural eta sozial onargarrietan erabiltzeko, alegia. Teknika hauek bide bat eskaintzen dute irakasleak ikaskuntza prozesuan hasieratik bururaino parte har dezan.