Ebaluazioa
Ebaulazioa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Paradigma-aldaketa hezkuntza-teorian eta horren eragina ebaluaziogintzan
- Didakteka
- Sortua: 18 ekaina 2018
- Bisitak: 466
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Orokorrean ez omen dago kontzientzia nahikoa eta ez omen dago behar bezain argi zer rol betetzen duen ebaluazioak ikas-irakasprozesuetan; ekintza eraldatzailetzat hartu beharko bailitzateke jarduera didaktikoan. Informazio bilketa sistematikoa eskatzen du, ondoren erabakiak hartzeko. Tresna baliodunak eta fidagarriak beharko ditu ebaluatzaileak, eta hizkuntzaren teoria bat, zer ebaluatu behar den jakinaraziko duena.
Autoebaluazioa, idazkuntzaren zerbitzura?
- Didakteka
- Sortua: 11 ekaina 2018
- Bisitak: 572
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Autoebaluatzen ikastea idazten ikastearen aldagai bilaka daitekeenez, autoebaluazioaz dihardugunean zertaz ari garen azaltzea merezi duela dio Teresa Ribas-ek emanaldi honetan, autoebaluazioaren bidean jartzen den ikaslea hizkuntza gehiago eta sendoago ikastera iritsiko delakoan.
Posible al da ebaluazioaren funtzio formatiboa eta sumatiboa uztartzea?
- Didakteka
- Sortua: 7 ekaina 2018
- Bisitak: 528
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
“Ebaluazioa” kontzeptuaren definizio bat emanez abiatzen du Neus Figueras-ek emanaldia: informazio bilketa sistematikoa erabakiak hartzea helburu duena.
Bizitza errealean une oro ari da pertsona ebaluatzen, eta une oro da pertsona bera ebaluazio-objektu. Baina didaktikara etorrita, sistematizazio hori galdu eta nahi baino gehiagotan bilakatzen omen da ebaluazioa azterketa.
Ebazpena, 2018ko egiaztatzealdiko arduradunak izendatzeko dena
- Didakteka
- Sortua: 7 otsaila 2018
- Bisitak: 462
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaurko EHAAn argitaratu da HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 1eko Ebazpena, HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2018. ekitaldirako Azterketa Batzordeko kideak, jarraipen-batzorde teknikoko kideak, epaimahaiak, tutoreak eta lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeak izendatzeko dena.
A1 eta A2 mailetako amaierako ebaluazio-jarduerak egiteko ereduak
- Didakteka
- Sortua: 17 urtarrila 2018
- Bisitak: 578
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2017ko abenduaren 15ean argitaratu da 2018ko azterketa-deialdiak egiten dituen Ebazpena. Ebazpen horretan, euskara-ikasleek HEOCaren sei gaitasun-mailei dagozkien egiaztagiriak eskuratu ahal izateko erak ezartzen dira.
Eta, besteak beste, Ebazpen honetako III. eranskinean zehazten dira ebaluazio jarraituaren hariko amaierako ebaluazio-jardueren gutxieneko ezaugarriak, eta, horrekin batera, bertan iragartzen da HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak Ebazpen hau indarrean jarri eta hamar eguneko epean esekiko dituela www.habe.euskadi.eus atarian A1, A2 eta B1 mailetako amaierako ebaluazio-jarduera egiteko proba eredugarriak.
Hori dela eta, IKASBILen dituzue azterketa-ereduak atalean aipatu amaierako ebaluazio-jarduera eredugarri horiek.
Language competence assessment in minoritised language revitalisation contexts. The case of Basque.
- Didakteka
- Sortua: 11 urtarrila 2018
- Bisitak: 564
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Journal of multilingual and multicultural development aldizkarian Paula Elosuak eta Antton Peñalbak EGA mintzagai duen artikulua argitaratu dute: "Language competence assessment in minoritised language revitalisation contexts. The case of Basque".
2018ko euskararen ezagutza-maila egiaztatzeko egutegi bateratua
- Didakteka
- Sortua: 9 urtarrila 2018
- Bisitak: 1196
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urteotako lan-ildoari jarraikiz, hainbat erakundeon artean harremanetan jarri ondorengo emaitza da honekin batera doakizun euskara-mailak egiaztatzeko egutegi bateratua.
ALTEk antolatutako ikastaroa irailean Belgikan
- Didakteka
- Sortua: 1 iraila 2017
- Bisitak: 400
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bi eguneko ikastaroa antolatu du ALTE erakundeak irailean Belgikan: "Managing Examinations for Language Testing Institutions". Izen-ematea, irailaren 3an bukatuko da.