Zutabe 7-8

Argitaratua: asteazkena, 14 abuztua 1985, 8:30
Zutabe 7-8 alearen aurkezpena

Zutabe 7- 8 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 9 abuztua 1985
  • Bisitak: 149
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zutabe 7- 8 alearen aurkezpena

Gai monografikoa

Mikrohizkuntz ariketak, laborategian nahiz ikasgelan: zergatik, noiz eta nola

  • Didakteka
  • Sortua: 9 abuztua 1985
  • Bisitak: 172
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

«Mikrohizkuntz ariketak» lana da ZUTABE ale bikoitz honetako monografiaren muina eta abiapuntua. Lehendik ere aldizkari honetan ezaguna dugun Patxi Ezkiagak taxutu ditu hemen ematen ditugun «Mikrohizkuntz ariketak» eta baita hurrengo baterako utzi ditugun «Makrohizkuntz ariketak» ere. Ariketa guzti hauek hizkuntz laborategietan egiten diren ariketetan dute oinarria, eta hizkuntz laborategietan nahiz edozein ikasgelatan erabiltzeko moduan prestatu dira, euskalduntzearen programazio ofizialari jarraiki prestatu ere.

Hiztegiari dagokionean, «Helduen euskalduntzea programatzen-84» liburuko «lkaslearen oinarrizko hiztegia» erabili da, eta hizkuntz formei dagokienean, berriz, «Euskalduntzearen A mailarako langaiak. l. urratsa. Irakaslearen liburua» -ren sarreran ematen den «Euskalduntzearen A mailako urratsak unitatez unitate» -ari lotzen.

Bestelako lankidetzak

Idazlana Hobekuntz mailan

  • Didakteka
  • Sortua: 9 abuztua 1985
  • Bisitak: 129
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Goiherriko Euskal Eskolako programaketako Hobekuntza HABEren 8. urratsari dagokiona da gutxi gorabehera. Esan nahi baita, Hobekuntzako euskal ikaslea 900/1000 ikastorduen inguruan dabilena dena. Maila horretan jadanik, idazlantxo aski politak egiteko gai da ikaslea.

Horiek horrela, eta ikuspuntutzat Ikastaro Trinkoak hartuz (egunean 5 ikastordu eta 2 1/2 ordu ariketa idatzi), astean bost ikastordu hartu ohi dira aipatu Goiherriko Euskal Eskolan idazlana eman eta zuzentzeko , eta gutxienez beste horrenbeste ordu eskatzen zaio ikasleari idazlana biribildu eta mamitzeko.

Gure iturrietatik

Cloze-testak eta irakurmena

  • Didakteka
  • Sortua: 9 abuztua 1985
  • Bisitak: 119
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

«Test» hitza erabiltzen dugunean, neurtzeko tresna bat datorkigu burura. Zerbait ikasi den ala ez ikusi nahi dugu tresna honen bidez; edo ikas-prozesuan parte hartu duenak erakutsitakoa menderatzen duen, eduki berria edo trebetasun bat bereganatu duen eta zein neurritan. Beraz, testez ari garenean, prozesu didaktikoaren efektibotasunaren neurketaz ari gara. Irakaskuntza eta frogaketa ez dira prozesu berdinak. Eta bata eta bestearen bereizgarririk nabarmenenak kontuan izanez gero, ez ditugu nahasten. Frogetan dihardugunean, ez gara zerbait berria irakasten ari, ondorioak ezagutzen baizik.

Bestelako lankidetzak

Elkarrizketa ondorengo ariketan «ARDATZA» bihurtzen dugunean

  • Didakteka
  • Sortua: 9 abuztua 1985
  • Bisitak: 117
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskara irakasten aritzen garenok arazo askorekin topo egiten dugu. Batzuk akademikoak dira -gramatikako zenbait puntu zehaztugabeak-; beste batzuk, ordea, metodologiaren testuinguruan sartzen dira -testu-liburuak, irakasleak, irakasteko joerak-. Beste modu batera esanda, ikastunitate bati zehazki erantzuteko egin behar diren ariketak, ariketa hauen sailkapena, nolako trataera behar duten etab.

Bestelako lankidetzak

Irudien desbribapena bigarren hizkuntzen irakaskuntzan

  • Didakteka
  • Sortua: 9 abuztua 1985
  • Bisitak: 116
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Egindako prozesu baten azalpena

Betelako lankidetzak

Zer diren Cloze testak; nola erabiltzen ditudan

  • Didakteka
  • Sortua: 9 abuztua 1985
  • Bisitak: 97
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Azken urte hauetan gero eta interes handiagoa sortu du hizkuntza arrotzen irakaskuntzan Cloze testen erabilerak. «lrakurketa, ingelesa bigarren hizkuntza edo hizkuntza arrotza denean» gaiaren inguruan ospatu zen mintegi bat 1974ean Singapore-ko RELC-en (Regional English Language Center). Hori zela eta, Kontseilu Britainiarreko Keith Jones-ek hau idatzi zuen The Times Educational Supplement-en: Cloze prozedurek hizkuntzan egindako aurrerapenen ebaluazio eta mailaketerako oso bitarteko baliotsuak direla erakutsi dute, eta mintegian beste edozein gaik baino jakin-min biziagoa sortu dute.

Bestelako lankidetzak

Silabuserako hurbilpena: komunikatiboa, funtzionala ala nozionala?*

  • Didakteka
  • Sortua: 9 abuztua 1985
  • Bisitak: 102
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

'Komunikatiboa', 'funtzionala', 'nozionala', hona azken hiruzpalau urteetan irakasleen hiztegian sartu eta geroztik hizkuntzalariek erabiltzen dituzten hiru hitz. Alabaina, azkenaldi honetan argitara edo eskaini den testuliburu askok adierazten duenez, zaletasun bereziz onartu dituzte hizkuntz irakasleek ideia horiek. Agian ez da oraindik garbi egongo aurkikuntza hauek moda iragankor baten agerpen diren (horrelakoak sortu ohi baitira aldian-aldian hizkuntz irakaskuntzaren munduan) ala geure aurrean dugun hau joeraren aldakuntza oso oinarrizkoa eta iraunkorra den.

Dena dela, hizkuntz irakasleak gai izan behar du ideia berrien aurrean bere ondorioak ateratzeko eta, are garrantzitsuago dena, jator eta ongi aztertuta gero, sasikoa eta axalekoa bereizteko. Horretarako, irakasleak garbi ulertu behar du zein printzipiotan oinarritzen diren joera berriak. Lan horretan laguntzea da idazki honen helburua.

Gure iturrietatik

Rol-jokoak hizkuntzen irakaskuntzan

  • Didakteka
  • Sortua: 9 abuztua 1985
  • Bisitak: 149
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Rol-jokoak hezkuntzako zenbait helburu lortzeko erabiltzen diren talde jarduerak dira. Guri dagokigunean, talde-dinamikarako eskaintzen dituen aukerak ez baina euskararen irakaskuntzarako eskaintzen dituenak aipatuko ditugu.

Solasean

J.L.M. Trim

  • Didakteka
  • Sortua: 14 abuztua 1985
  • Bisitak: 125
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Trim jauna Fonetika irakasle izan zen 15 urtez Londres eta Cambridge-n. Cambridgeko Unibertsitatean Linguistika Saila garatu zuen eta bertako lehenengo zuzendaria izan zen. Azkar arduratu zen Linguistika Aplikatuaz eta hizkuntzen irakaskuntzaz. 1969an Cambridge-n Linguistika Aplikatuaren JI. Nazioarteko Biltzarra antolatu zuen Europako Kontseiluaren laguntzarekin. Orduz geroztik Europako Kontseiluaren hainbat hizkuntz proiektutan aholkulari izana da. 1978az geroz CJLT-eko (Hizkuntzen Irakaskuntzarako Informazio eta Ikerketen Zentroa) zuzendari izan da Londresen.

Gure iturrietatik

Gure mundutxoa 7-8

  • Didakteka
  • Sortua: 14 abuztua 1985
  • Bisitak: 143
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Europako hizkuntza modernoen albistaria.

«Senez» aldizkaria.

«Isilik», «Kimu» eta «Hezketa» aldizkariak: egoera eta asmoak.

Expolangues: Nazíoarteko hizkuntzen eta komuníkabideen III. erakusketa.

TESOL erakundearen 8. urteroko kongresua.

Bilboko euskaldunen afariekin aurrera.

Praktikak eskoletan.

Euskara ikasteko metodoa London-en

Practical English in Practice

Gela irekia

Iritziak 7-8

  • Didakteka
  • Sortua: 14 abuztua 1985
  • Bisitak: 112
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

San Balendin egunean, aidanez

Gramatikaren eta musen artean

Hizkuntzalaritza Aplikatuaren kongresua