Zer ikasi dugu 2020an?

Argitaratua: asteartea, 12 urtarrila 2021, 12:25
World of Better Learning
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Bisitak: 158
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Cambridge University Press webgunean dago irakasleei zuzendutako World of Better Learning bloga. 2020an argitaratutakoaren laburpena egin zuen abenduan bertako taldeak, “8 things we’ve learned this year” (“aurten ikasi ditugun 8 gauza”) izenburupeko zortzi sarreratan. Ingelesez daude, bai zortzi sarrera horiek, bai aipatzen diren bestelako materialak. Dena den, kontuan izan era automatikoan itzultzeko aukerak ere badaudela (itzultzaile neuronalak eta berorien hedapenak, nabigatzaileek dituztenak…).

Honatx zortzi sarrerak:

  1. Prest egon aldaketarako eta horri egokitzeko (Be ready for change and adapt to it. Catheryne Rayson.)
  2. Zeure ongizateari begira jarri (Focussing in your own wellbeing. Hannah Tuck)
  3. Sortzaile izateko bide berriak bilatu (Finding new ways to be creative. Eve Lloyd)
  4. Nola erabili hobeto tresna digitalak (How to make best use of digital tools. Jade Glennon)
  5. Nola galdu zeure burua liburu batean (How to lose yourself in a book. Lauren Pitts)
  6.  Nola iraun motibaturik ingurune aldakor batean (How to stay motivated in an ever-changing environment. Emma Halse)
  7. Nola ikasi familia bat bezala (How to learn as family. Emily White)
  8. Esperientziak partekatzearen garrantzia (The importance of sharing experiencies. Julia Harris).

 Azken sarrera honi erreparatuz, eta esperientziak partekatzearen indarra kontuan izanda, aipatuko al diguzu zein den zuk 2020an ikasi duzun gauza bat?