Zenbakiak irakasten

Argitaratua: larunbata, 21 apirila 1984, 9:10
Gela irekia

Artikulu honetan euskararen irakaskuntza prozesuaren une puntual batean geldituko gara, zenbakien irakaskuntzan alegia, hor erabiltzen den materia didaktikoa, egiten diren jokoak eta burutzen diren ariketak aurkeztu asmoz. Eta hau, noski, ez soilik zenbakiak nola irakatsi erakusteagatik. Gure helburua zabalagoa da: euskararen irakaskuntza prozesuaren une jakin batean oinarrituz, zenbait material didaktiko, ariketa mota eta abarren berri ematea, hain zuzen ere.