Zein da sare sozialik onena hezkuntzan?

Argitaratua: astelehena, 27 uztaila 2020, 8:30
Sare sozialak

“Sare sozialak” kontzeptuak mugak dituela aintzat hartuta ere, hezkuntzan interesaturik dagoenarentzat, profesionala izan edo ez, egokiena zein den galdetu zioten Jordi Martíri eta horri buruzko sarrera bat idatzi zuen Xarxatic bere blogean. Hona hemen berak idatzitakoaren laburpen bat.

Erakunde hezitzaileetako irakasleen artean komunikazio-eredu bat eraikitzea ondo dagoela uste du, baina esparrurik hurbilenean jarri beharko lirateke indarrak Martíren ustez; ondoan lanean dabiltzanekiko harremanetan, alegia. Sareetan badago “hondoratzeko” arriskurik, zeren bila gabiltzan ez badakigu.

Dena delakoagatik erakundea “estu” geratzen denetan hor daude sare sozialak, dauden mugak aintzat hartuta: gehiegizko informazioa (infoxikazioa), bertan edozein gai izan ohi dela hizpide eta ez soilik hezkuntza…

Sare sozial bat gomendatzekotan, Twitter aipatzen du maiteen duelako, baina Facebook eta bertako taldeek aukera nahikotxo dutela uste du. Instagram ere puri-purian omen dabil, baina bera ez da erabiltzaile. Egokiena, irakasleek edo hezkuntza administrazioek kudeatutako gizarte-sarea litzatekeela dio.

Hala ere, porrot ugari egon da gizarte-sareak sortu nahi izan direnetan, horretarako propio dauden erremintak baliatuta. Badirudi jendeak ez duela gogoko ingurune jakinetan lan egitea. Beste alde batetik, talde itxiek mugak dituzte, bestelako iritzirik ez delako entzuten, adibidez.

Laburbilduz, Martík dio ezin duela sare sozial bakarra aholkatu, eta hauxe da beraren gomendio pertsonala: eroso gauden batean aritzea, baliagarri zaigun bitartean; eta, hala ez denean, utz dezagula, eskaintza ugari baitago. Azken finean, funtsezkoa gela dela uste du, edota hezkuntza kudeatzen den tokietan gertatzen dena, ez gizarte-sareetakoa.

ERREFERENTZIA

Martí, J. (2020, uztailaren 7a). Si eres docente o persona interesada en la educación, ¿por qué red social debes decantarte?. Xarxatic. [Blog-sarrera]. https://xarxatic.com/si-eres-docente-o-persona-interesada-en-la-educacion-por-que-red-social-debes-decantarte/

Show comments
  • 2019anIñaki Murua - or., 14 abu 2020, 8:34
    Aldatu egin du Jordi Martík bere bloga eta dagoeneko sarrera ez dago Interneten eskura.