Xede Berezitarako Hizkuntzaren kontzeptua eta horren inplikazioak hezkuntzan. Beharren analisiaren garrantzia

Argitaratua: osteguna, 11 urria 2001, 1:15
Monografiak 4

Lau gai aztertuko ditugu txosten honetan: 1) Xede Berezitarako Hizkuntzaren historia eta garapen-aldiak gaingiroki aurkeztuko ditugu. 2) Ondoren, Xede Berezitarako Hizkuntzaren kontzeptua definitzen  saiatuko gara eta irakaskuntzan izan ditzakeen inplikazioak ikertuko ditugu.  3) Jarraian, Beharren analisia­ren kontzeptua arakatuko dugu eta geure aurrean izango dugun taldearen berezitasunak ahalik eta ondoen zehazteko, bere garrantzia azpimarratuko.  4) Azkenik, taldearen beharrei erantzuteko programazio egoki bat nola egin daitekeen ikusiko dugu.