Xede Berezitarako Hizkuntz irakaskuntzarako material didaktikoen analisia eta ebaluazioa. Irakaslearen zeregina

Argitaratua: osteguna, 11 urria 2001, 1:20
Monografiak 4

Ikastaro batean eta talde jakin batentzako zer material erabiliko dugun erabaki aurretik, ezinbestekoa da beharren analisia egitea. Izan ere, hori  egin ezean, ikastaroa metodo baten baitan jarriko genuke, eta hori da, hain zuzen ere, egin behar ez dena.