Euskara ikasteko Wikipedia erabiltzea

Argitaratua: ostirala, 12 ekaina 2020, 1:05
Wikipedia

Irakasbileko bilatzailea erabilita ez dugu erreferentzia handirik aurkituko Wikipediaz. Izan ere, ez dago berariaz idatzitako artikulurik edo sarrerarik oraindik esparru honetan; aipamenen bat gehienez. Zerbait gehiago ageri da, aldiz, Itzulpen Saila bilduman plazaratutako liburu batean: Sustraietatik zerura lanean zenbait aldiz aipatzen du Daniel Cassanyk, besteak beste, 81. orrialdean irakurketa edo ulermen kritikoa dela-eta. Gai nagusi Wikipedia duen zutabe bat ere badago 184. orrialdean.

2001ko abenduaren 6an jarri zen abian Euskarazko Wikipedia, Wikipediaren euskarazko bertsioa alegia; orduantxe egin zen lehendabiziko ekarpena. Garapen handia eta aldaketak izan ditu harrez geroztik. Egia esan, bizi-bizi dago; azala bera urtarrilean berritu dute azken aldiz. Erabiltzaileek dagoeneko sortutako atarien artean honako hauek daude:

Halaber, Hezkuntza Atari bat dago. Ez dago oraingoz helduen euskalduntzerako propio argitara emandako materialik, baina era askotakoa bai, irakasleei edota ikasleentzat egina, eta gurera egokitu daitekeena:

  • Online irakaskuntzarako dekalogo bat.
  • Jarduerak: artikulu bat idatzi, artikulu bat eztabaidatu, testu bat moldatu, testu bat grabatu, diagrama bat euskaratu, testu-iruzkinak, infografiak egin...
  • Liburuxkak: Wikipedia ikasgelan (gida praktikoa), Irakasleentzako oinarrizko azalpenak, Wikipedia ezagutu, Wikipedia irudiztatzen...
  • Bideo-tutorialak.
  • Wikipedian idazteko gidak.
  • Laguntza-orrialdeak.

Ondorioz, erabilgarri suerta dakiguke Euskarazko Wikipedia, besteak beste, euskalduntzen ari diren ikasle helduak irakurtzetik harago prosumirtuatzaile izan daitezen.