Wikipedia editatzen ikasteko doako tailerra Azkue Fundazioan

Argitaratua: astelehena 8 maiatza 2017, 14:15
Wikipedia logoa

Wikipedia editatzen ikasteko tailerra antolatu du Azkue Fundazioak. Doakoa da eta bi egunetan egitekoa: maiatzaren 26 eta 27an.

Wikipedia entziklopedia aske eta kolaboratzaileak munduko ezagutza oro gizaki guztien eskura jartzea du helburu. Boluntarioen lanari esker egindako entziklopedia da: Interneteko erabiltzaileek egindako ekarpenekin elikatzen da (administratzaileek, gero, jasotako informazio hori gainbegiratu, zuzendu eta antolatu egiten dute).

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko wikilariak izango dira ikastaroa emango dutenak, eta parte-hartzaileen beharrizan zehatzetara doituko dituzte beren azalpenak.

  •  Egitaraua:

Wikipedian editatzen hasteko lehen urratsak

1. Aurkezpena. Elkar ezagutzen.

2. Sarrera. Zer da Wikipedia? Nork asmatu zuen? Zertarako balio du? Nork idatzi du? Zenbat artikulu? Zenbat hizkuntza?

3. Wikipediaren filosofia. Arauak. Wikipediako netiketa.

4. Editatzen hasteko: eman izena, erregistratu.

5. Sortu zure erabiltzaile orria.

6. Zure proba orria.

7. Zer da ‘eztabaida orria’. Zelan editatzen da.

8. Zelan bideratu beste wikilariekiko harremana (gehiago dakitenei laguntza eta argibideak eskatu; gure ustez txarto dagoen baina aldatzera ausartzen ez garen testu bati buruz, gure iritzia eman; egin dugun edizio egoki bat txarto aldatu badigute, nola protestatu; jasotako laguntza nola eskertu…).

9. Zelan aldatzen da dagoeneko egina dagoen artikulu bat.

10. Zelan sortzen da artikulu berri bat. (Aurretik begiratu beharko ea aurretik egina ez ote dagoen).

11. Zelan ‘wikitu’. Wikipediako formatua. Izenburuak, azpi-izenburuak, letra lodia noiz erabili, noiz letra etzana…

12. Zelan gehitu estekak. Barneko estekak. Barne loturak, =tituluak= eta ==azpitituluak==…

13. Zelan gehitu erreferentziak. Kanpora doazen estekak.

14. Ikus, baita

15. Zelan gehitu kategoriak. (Hobespenak, gadgetak + Hotcat)

16. Zelan gehitu irudi bat + irudi oina.

 

  • Izena emateko, estekan sakatu eta inprimakia bete.

 IZENA EMAN