WhatsAppa, lagun-taldetik harago

Argitaratua: osteguna, 2015(e)ko maiatzaren 7(e)an, 09:18(e)an
Jaione Aldazabal, Montse Fernandez eta Igor Zaballa

Charles Robert Darwinek, jakintza unibertsaleko izen handienetakoak, 1859an espezien eboluzioaren teoria entzutetsua azaldu zuen, eta, besteren artean, hau esan zuen: "Ingurura moldatzeko gaitasun handienak dituzten espeziek baino ez dute aurrera egiten”. Egungo zientzialariek ere, ñabardurak ñabardura, Ingalaterrako ikerlariaren teoriak indarrean segitzen duela baieztatzen dute.

XXI. mendera etorrita, ugari dira teknologia berriek gure esku jarri dituzten baliabideak: aparatu elektroniko adimentsuak, zernahirako aplikazioak... Irakaskuntzaren eremuan WhatsApp-ak presentzia nabaria du ikasgeletan; gero eta gehiago dira eskola barruan mezuak bidaltzen dituzten ikasle eta irakasleak. Hala, Ulibarri Euskaltegiak aplikazio arrakastatsu horrekin esperimentatu egin du, eskolako dinamikan txertatu ala erauzi aztertzeko.

Ondorengo lerroetan egiaztatu ahalko duzunez, ez dago zalantzarik, irakaskuntzak ere men egin behar dio espezien eboluzioari buruzko adituari: ingurura moldatu aurrera egiteko. Jarraian duzun artikuluak 2014an euskaltegiko hainbat ikaslerekin WhatsApparen erabileraren inguruan izandako esperientzia aberasgarriak laburbiltzen ditu.

Erakutsi iruzkinak