Ulpana

Argitaratua: ostirala, 20 apirila 1984, 9:10
Gai monografikoa

1948.ean, Israelgo estatua sortzearekin batera, etorkin asko hasi zen hara iristen. Hebraiera ez jakiteak ia-ia ezinezkoa bihurtzen zuen pertsona hauen gizarte eta lanbideko integrazioa. Hezkuntza  Ministeritzak, Agentzia Judaikoaren laguntzaz, Ulpanak sortzea erabaki zuen hebraieraren irakaskuntzarako. Lehenengo Ulpana (Etzión) 1949.ean sortu zen Jerusalem-en. Ulpanaren berezitasuna zera zen, etorkina bertan barnetegian bezala zegoela eta ikasketek zirauten bitartean diru arazorik ez zuela. Etzión Ulpanaren antzera beste Ulpan batzu eraiki ziren gerora, hauek ere etorkinen hizkuntz eta kultur integraziorako.