Udako motxila

Argitaratua: Wednesday, 30 June 2021, 10:24 AM
Campamento Norte

Campamento Nortekoen ekimen batean oinarrituta, lau galderarekin gatozkizue ikasturte/ikastaro bukaeran, nahi duenak eta nahi duen eran hemen erantzun ditzan (idatziz, bideoz...). Hona hemen:

  1. Eskolan edo prestakuntzan ikasturte honetan izandako arrakasta bat.
  2. Datorren ikasturterako erronka bat (prestakuntzaz, kudeaketaz, ikasgelaz...)
  3. Uda honetarako irakurketa bat.
  4. Uda honetan zein ahots izango duzun lagun (musika, podcasta, filma edo telesaila...)

Haiek hasi dira bideoak Sarera igotzen, gaztelaniaz.

Animatu zuen ekarpena partekatzera!


Oharra

Gogoan izan Irakasbil esparruan iruzkinak eta foroetako mezuak argitara emateko erabiltzaile gisa alta eman behar duzuela lehenengo

[Irakasbilen parte hartzeko bideak].

Show comments
  • 2019anIñaki Murua - Mon, 5 Jul 2021, 8:46 AM
    Hona hemen nire erantzunak:
    1. Ezagutza-bitartekarien (content curator) zereginak badu garrantzirik hainbeste informazio hedatzen den garaian.
    2. Erronka hurbil daukat: aldi berean online eta aurrez aurreko ikasleak izango dituen ikastaro bat. Gainera, partaidetza aktiboa aurreikusten da.
    3. Bat aipatzekotan, "El arte de dar clase (según un lingüista)". Duela gutxi iruzkindu nuen esparru honetan.
    4. Musika beti dut ondoan. Euskal Herrian azken boladan egindako pare bat lan aipatzekotan, Txomin Artolaren azken lana (Et Incarnatus) eta Idoia Asurmendiren lehendabizikoa (Ilun eta abar
  • AÑARA BAT HEGOALDERA IPARRAREN BILAainara maya urroz - Mon, 5 Jul 2021, 2:06 PM
    Uda honetarako irakurketa eta entzungaia: https://www.eitb.eus/eu/kultura/literatura/osoa/8123899/san-joan-gurutzekoaren-obra-osoa-euskaraz/ San Joan Gurutzekoaren poesia osoa euskaratua... poesia mistikoa eta hezur-haragizko maitasuna sentiberatasun osoz idatzitakoa duela lau mende, maisuki euskaratua, eta musikatua...
  • basque school of barakamarga ibáñez - Sun, 11 Jul 2021, 9:08 PM
    nput, interaction, and corrective feedback in L2 learning / Alison Mackey...MBL bukatu dut...Feedback zuzentzaileari buruz, baina harrak helduta udan zehar jarraituko dit lanarekin. Arrakasta bat masterra bukatu izana...ta argi geratu izana nola zuzentzen dudan. Datorren ikasturtean ekintza komunikatiboen inguruan klaseak prestatu eta feedbackaren inguruan alfabetatu. Ahotsa..musika..musika beti!
  • AÑARA BAT HEGOALDERA IPARRAREN BILAainara maya urroz - Mon, 2 Aug 2021, 6:30 PM
    Udako irakurketa poetiko bat gomendatzen dizuet, iragan apirilean inprimatua eta ekainean aurkeztua Senperen: 2021eko HATSAREN POESIA liburua. Bertako sar-hitza edo hitzaurrea Irungo AEK-ko B2 mailako ikasle batek eder izkiriaturik, eta 101 poetok parte hartzen dugu, iparraldeko, hegoaldeko eta diasporako, zinez poesia-liburu anitza eta aberatsa. Datorren asteartean agorrilaren 10ean arratsaldeko 17:00etan Senpereko Amotz auzoko Larraldean SU-HATSA erakusketa poetiko-eskultorikoaren inaugurazioa (Pottoka kantaria eta ondoren krakada), abuztu osoan arratsaldero irekita egonen dena. DENAK KUMITATÜRIK ZARETE!