Trebiñu II

Argitaratua: osteguna, 22 iraila 2016, 12:05
trebiñu
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Irakasten-arloak:
    • Ikasbil atazak
  • Bisitak: 601
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskadi Irratiak estreinatu berri duen Trebiñu II irratsaioa eta jarduera didaktikoak atalez atal egunero.

Jarduera didaktiko hauek B2 mailako ikasleentzat prestatu dira eta Euskadi Irratiak egunero emitituko dituen entzungaien ulermenaren garapena dute helburu. Iraupen motzekoak, batzuk taldean egitekoak dira eta beste batzuk bakarka. Jarduera hauen argitalpena irratiko emisioaren erritmoari lotuko zaio, hau da, eguneroko emisioaren ondoren IKASBILen azalduko da atal horri dagokion jarduera. Honekin lortu nahi da irratsaioak sor lezakeen jakin-mina edo espektatiba, ikasgelara ekartzea eta, horrekin batera, ikasleak Euskai Irratira ere bideratzea.

Irratsaioko atalak laburrak dira, umore-tonu nabarmena dute, ironia, bigarren esanahia eta kanpo-erreferentziaz josita daude. Horrek ulermena zailtzen badu ere, ikasleak jolas horretan sartzeko baliagarri egiten ditu.

Astebeteko bilduma kontuan hartuta, astelehen eta ostiraleko entzungaiekin batera taldean egiteko jarduerak argitaratuko dira. Aste barruko beste hiru jarduerak bakarka aritzekoak izango dira, baina hauek ere egunez egun agertuko dira Ikasbilen. Astebeteko jarduera eta entzungaien bilduma Ikasbileko jarduera bakarrean bilduko da. Hala ere, irakasleak egokitu ahal izango ditu bere ikasle eta taldearen beharretara.

Jardunbiko ikasteko eredura hurbiltzea proposatzen da jarduera hauetan; hau da, bakarka eta taldean burutuz ikasteko jarduerak, etxean eta ikasgelan.

Proposamen didaktiko hauek pdf artxibotan argitaratuko dira. Guztietan daude jarduerak, entzungaiaren QR kodea, transkripzioa, erantzun-orriak eta talderako proposamenak dituztenetan, irakaslearentzako oharrak ere bai.

Bilduma osoa

Lehen asteko jarduera

Bigarren asteko jarduera

Lehen atala: